Nahiz eta galdu Faduran Fundación Bilbao Basket-en aurka, Imanol Adan-ek zuzenduriko taldea denboraldi honetako helburu nagusira heldu zen: EBA Ligara igoera.

Igoera Faseko azken jardunaldian eta Getxori puntu gutxiengatiko porrot bat balio zitzaion igoera lortzeko. Eta hori gertatu zen: 62-67ko emaitza markagailuan, baina poza kantxan eta bereziki aldageletan.

Ostiralean, Kandelazubietan, erabakiko da igoerako bigarren txartela: Leioa vs Fundación Bilbao Basket.