Bilboko taldeak titulua eskuratu zuen bere kantxan, Jesuitas ikastetxean, Navarro Villosladari irabazi eta gero 72-43ko emaitzarekin. Alex Aurre-ren neskek Emakumezkoen Liga 2-ra Igoera Fasea jokatuko dute.

Bere aurkariari aukerarik eman gabe (42-18 atsedenaldian), Universidad Deusto Loiola Indautxuk beharrezko garaipena lortu zuen 2020/21eko Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna izateko.

Tituluaz gain, bilbotarrek LF2-ra Igoera Fasea jokatzeko kirol-eskubidea eskuratu zuten, Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon eta Kantabriako taldeekin batera.