Euskal Kopek emango diote hasiera 21/22 denboraldiari. Euskal Kopen txapelketak iraileko asteburu guztietan protagonistak izango dira.

Iraila hasi baino egun bat lehenago, Euskal Kopa EBA izango da denboraldia irekitzeko arduraduna. Igandean, abuztuaren 29an, Euskal Kopa EBA hasiko da lehen bi partidekin. Hiru asteburuko iraupena izango du EBA ligako txapelketa honek, eta talde hauek hartuko dute parte: Leioa SBT, Fundación 5+11, C.B. Santurtzi SK, Mondragon Unibertsitatea, Easo Bodegas Muga eta Ulacia Zarautz.

Irailaren 3, 4 eta 5ean, Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araski, LF1 Euskal Kopako txapelduna izateko lehiatuko dira. Horretaz gain, LEB euskal kopako finalerdietara iritsiko diren taldeak ere ezagutuko ditugu.

Asteburu bat geroago, irailaren 11n eta 12an, EBA Euskal Koparen azken fasea jokatuko da eta igande horretan bertan ACBko bi euskal taldeek, Bilbao Basketek eta Baskoniak, Euskal Kopako partida jokatuko dute.

Irailaren 17, 18 eta 19an, hiru partida horietatik aterako da LF2 Euskal Koparen txapelduna. Azkoitia Azpeitia ISB, HGB Ausarta Barakaldo eta GDKO Ibaizabal jokatuko dute.

Iraileko azken asteburuan izango da Euskal Kopen azken txapelketa. LEB Ligako hiru taldeek, Iraurgi ISBk, Zornotza SBTk eta Gipuzkoa Basketek, jokatuko dute Euskal Kopako irabazlea izateko.