3. JARDUNANDIA

INFANTIL NESKAK

Hirugarren jardunaldian Asturiasen aurka izandako partida bardindua izan da hasieratik. Hasieran saskiratze errazak barik Asturiaseko taldea aurreratu da markagailuan. Hurrengo bi laurdenetan bi taldeek kanastak lortzeko aukera aprobetxatu dute, baina gure taldea aurretik jarri da. Azken laurdena ez da aurrekoen ezberina izan, baina aurkariek hobeto aprobetxatu eta garaipena eraman dute.

 

INFANTIL MUTILAK

Partiduko erritmoa lortu arte defentsan kontzentrazio akatsekin hasi dute partida, baina laurdena aurrera joan den heinean hobetzen joan dira. Bigarren laurdenean Asturiaseko taldeak defentsan indartsuago hasita eta kontraerasoan puntu errazak lortuz 13 aldea lortu dute. Txapelketako minutu onenak bigarren laurdeneko azken minutuetan eta hirugarren laurdeneko lehen minutuetan lortu dira, saskiratzeak lortuz eta jokoan jarraitasuna aurkituz.

Hemendik aurrera, azkenengo laurdenean Asturiaseko taldeak defentsa maila igo eta kanasta errazak lortu ditu. Nekeak eta galtzeko beldurrak erasoan akats ugari egitera eraman gaitu. Amaierara arte etsi ez arren, Asturiasek irabazi du partida.

 

KADETE MUTILAK

Murtziaren aurkako partida berdindua izan da, Euskal taldeak atsedenaldira 7 puntuko abantaila lortu duena. Hirugarren laurdenean kanasta errazak sartzen utzi zieten eta berdinduta amaitu zuten zatia. Azken laurdena erritmo altuko laurdena izanik, puntu batengatik amaitu genuen galtzen partiduko azken segunduetan.

 

KADETE NESKAK

Euskal taldearen partidu bikaina, defentsa lanetan bereziki, Murtziako hegal jokalariek ez zuten kanasta errazak sartzeko aukerarik izan. Erasoan ere, baloia ondo mugituz jaurtiketa posizio onak aurkitu eta aprobetxatu zituzten. Atsedenaldia helduta Murtziako taldeak 11 puntu bakarrik sartu zituzten. Hirugarren laurdena aurkariek zonan defendatu zuten, baina gure neskek pazientziaz jokatuz eta kanpoko jaurtiketak eskuratuz markagailuko aldea handitu zuten. Gainera, ez zuten defentsako erritmoa gelditu eta honi esker garaipen nabaria lortu zuten.

 

4. JARDUNALDIA

INFANTIL NESKAK

Aurreko partidetan bezala fisikoak eutsi zigun arte lehiatu genuen Castilla eta Leonen aurka. Minutu gutxi izan ziren erritmoa eutsi ahal izan zutena. Erasoan galdutako baloiak eta sartu ez genituen saskiratzean nabariak izan ziren. Gureak ez bezala, Castilla eta Leoneko neskek saskiratze hauek aprobetxatu eta markagailuan islatu zen.

 

INFANTIL MUTILAK

Luagarren jardunaldia eta Castilla eta Leonen aurka. Nekea nabaria da eta jokalari batzuk minduta egon arren lau laurdenak lehiatu dituzte. Lehengolaurdeneko lehen minutuak partiduko onenak izan dira. Eraso zein defentsako errebotean ikusi da ezberdintasun fisikoa, eta hau izan da partidan min gehiena egin diguna, ez diguna garaile ateratzen utzi.

 

KADETE MUTILAK

Aragonen aurkako partida eta gure mutilek 3 partiduren ostean oso nekatuta heldu dira. Aragoneko selekzioak partida bideratu du lehen minutuetan, kontraerasoan kanasta errazak eta saskiratze onak eskuratuz. Bigarren laurdenean jolastutako minutu onak ez dira nahikoak izan markagailuan hurbiltzeko. 10 puntuko aldea txikitu arren, ez zen nahikoa izan, eta aurkariek jarritako erritmoa azken minutuetan markagailuan islatuta geratu ziren.

 

KADETE NESKAK

Andaluziak ondo hasi du norgehiagoka markagailuan 9 eta hutseko partziala lortuz. Hutsartea eta gero gure neskek aldea txikitzea lortu dute, atsedenaldira 2 puntuko aldera jarriz. Bigarren zatia parekatua izan da, baina Euskal taldea indarra galtzen zihoan bitartean aurkariak ondo aprobetxatu eta partida irabazi zuten.

 

5. JARDUNALDIA

KADETE NESKAK

Euskadi final erdietarako pasea zuen partida honetan. Hasiera kaskarra, 14 eta hutseko partzialarekin hasi zutena. Gure kadete neskak ez zuten etsi 4 puntura hurbildu arte, baina hau lortuta aurkarien beste partzial on batek 10 puntuko aldera eraman zuen markagailua. Bigarren laurdenean inposatutako erritmoa ezin izan zuten jarraitu, eta aldea handitu zuten Castilla eta Leoneko neskek. Gure neskak ahalegindu arren ez zuten ez hankek ez buruak erantzuten, eta azkenean partida galdu zuten. Bihar 5. eta 6. postua jokatzeko partida edukiko dute.