Asteburu honetan hasi da 21/22 denboraldiko epaileen Stage-a, Gasteizko San Prudentzio Eskolan.

Aurten, COVID egoera dela eta bi egunetan eta bi taldetan banatuta. Larunbatean, 4. taldeko 27 Euskal epaile (bigarren maila) eta igandean, 3. taldeko 38 Euskal, Nafarro eta Errioxako epaile (lehen maila). Guztira gure txapelketetan ikusi ahal izango ditugun 65 epailek hartu dute parte.

Goizean froga fisikoak eta azterketa teorikoak izan dituzte eta arratsaldean Roberto Asensioren, epaileen zuzendaria, eta Fernando Garzonen, irakasle teknikoaren partetik, hitzaldi teknikoak jaso dituzte. Hitzaldiak kirolez kontrako faltei eta partiden kontrolari eta komunikazioari buruzkoak izan dira.