KUTXABANK ARASKI-LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

2021 eko Emakumezkoen Euskal Kopa Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak irekiko zuten, lehen txapelketa jokoan izanik bi taldeentzako denboraldiko lehen partida.

Denboraldi-aurreko partidu bat bezala hasi zen, hainbat akats eta hutsegiteekin. Mario Lopezen neskek edukiko zuten lehen partziala, baina Gasteizko taldearen defentsako intentsitateak lehenengo laurdena berdinduta utzi zuen.

Bizkaitarrek aurrerapausoa eman zuten bigarren laurdenean, gazteek jolastutako minutu onekin, eta 12-15 puntuko aldea lortu zuten laurden guztian zehar.

Madelenek zuzendutako neskek saiatuta, Gernikatarren saskiratzeak gelditzea lortu zuten, baina ez ziren markagailuan hurbiltzeko gai.

Gasteiztarrak ez zuten etsi, eta azken laurdenean defentsako lanek erasoan partzial garrantzitsua lortzera eraman zien, berriro partiduan sartzeko. Azken minutuetan Gernikako taldearen saskiratzeek eta Gasteizko taldearen jaurtiketa libreen akatsek 58-72 amaitzera eraman zuen, garaipena Gernikako taldearentzat izanik.

IDK EUSKOTREN- KUTXABANK ARASKI

Emakumezkoen Euskal Kopako bigarren partida, baita Araskiren bigarren partida jarraian ere. Denboraldi-aurreko partidak izanda eta aurreko eguneko nekea partiduko lehen zatian ageria izan da. Azuk zuzendutako taldearen hasiera ona izan zen, erasoan erritmoa jarriz eta saskiratzeak lortuz atsedenaldira 15 puntuko aldearekin joatea lortu zuten.

Atsedenaldia eta gero, IDK bigarren laurdena amaitu zuen bezala hasi zuen, bai erasoan zein defentsan jarritako intentsitatea mantenduz, aldea 20 puntura handituz.

Madelenek zuzendutako taldeak ez zuen etsi, eta defentsako intentsitatea igoz eta minutu konkretuetan, erasoan, saskiratze errazak lortuz hirugarren laurdeneko partziala irabaztea lortu zuten.

Azken laurdenean bazirudien Gasteiztarrak markagailuan hurbiltzeko gai zirela, 10 puntuko aldera hurbilduz. Baina azkenean ez zen nahikoa izan, Araskiren lanak ez zuen saririk izan, aldea oso handia baitzen. 65-51 IDK Euskotren atera zen garaile.

LOINTEK GERNIKA-IDK EUSKOTREN

21/22 denboraldiko Emakumezkoen Euskal Kopako hirugarren eta azken partida. Denboraldiko lehen txapelketa jokoan zegoen, beraz, ez zen nolanahiko partida izango.

Denboraldi-aurreko beste partida bat eta final bat jokoan zebilela, urduritasuna ikusten zen bi taldeko jokalarien artean. Lehen laurdeneko markagailua baxua izan zen. Bi taldeak defentsak gogor aritu ziren, baina erasoan ez ziren hain fin ibili, laurdena 12-10 bukatuz Gernikako taldearen alde.

Bigarren laurdena antzekoa izango zen. Bi taldeek defentsako intentsitate handia jarri zuten, baina erasoan saskiratzeak ez ziren heltzen. Mariok zuzendutako taldeak lortutako bizpahiru berreskuratze kontraerasoko saskiratzeetan bilakatzea lortu zuten. Laurdenaren erdialdean talde bakoitzak sartutako 2 hirukok markagailua handitzea lortu zuten, baina atsedenaldira puntu bateko aldearekin joan zen Gernika, 27-26.

Hirugarren laurdenean IDK Euskotrenek defentsa gogorra mantendu zuen, aurkariek bezala, baina Bizkaitarrek saskiratzeetan finago ibili ziren, eta markagailuan puntu batzuetako aldea lortu zuten. Laurdeneko amaiera heltzen zihoan heinean ezberdintasuna txikiagoa zen, jaurtiketa libreetan izandako hutsegiteak izan zirela eta, baina Azuren taldea ezin izan zuen 6 puntutako aldea murriztu.

Azkenengo laurdenean ere defentsako intentsitateak eta zona barruko gogortasunak izan zuen garrantzia. Bi taldeek lortu zituzten partzialak, IDK-ren kasuan aldea murriztuz eta Gernikatarren kasuan markagailuan lortutako aldea mantenduz.

Pastizal hauek eta gero Mario zuzendutako neskek irabazi zuten partida 60-52, eta beraz, Gernika, 21/22 denboraldiko Emakumezkoen Euskal Kopako txapeldun bihurtu zen.