Lehen laurdena Baskonia irabazten hasi zen 5-6 ko markagailua jarriz eta erabaki hobeak hartuz. Bilbao Basketek azkar erantzun zuen eta 11 puntura markagailua berdindu zuen lehen laurdena bukatzeko hiru minuturen faltan. Hiru minutu hauetan Bilbao Basketen defentsa gogorrak ez zuen Gasteizko taldeari saskiratzen errazak lortzen utzi. Horrela Bilboko taldeak 11-2 ko partziala lortuta 22-13 bukatu zen laurdena.

Bigarren laurdenean bi taldeen saskiratzeak ikusi genituen, baina Bilbao Basketek berriro ere partida bideratzen hasi zen, trantsizio azkarrak, jaurtiketa egoera onak eta kanpoko saskiratzeei esker 16 puntuko aldea lortu zuten bigarren laurdena bukatzeko 4 minuturen faltan. Duskok partida gelditzera behartuta egon zen. Huts artea eta gero minutu batean 0-5 partziala lortu zuen Baskoniak. Alex Mumbruk orduan huts artea eskatzera behartuta ere, jokalariak berriro ere partidan sartzea lortu zuen. Bilbao Basketen intentsitateak, taldean jolasteak eta Baskoniak izan zuen asmatze faltak markagailuan 50-33 jarri zuen atsedenaldira bidean.

Hirugarren laurdenean bazirudien Baskoniak markagailuan hurbiltzeko asmoa zuela, 3 saskiratze azkar eta gero ezberdintasuna murriztea lortu zuten, baina Alexen mutilek ez zieten gauzak erraz jarriko. Hiruko marratik saskiratze nahiko eta lortutako defentsa onek ez zuten markagailuan aldeak txikitzen utzi. Horrela izanda, 69-48 bukatu zen laurdena.

Azken laurdenean Bilboko taldeak jarri zuen erritmoa, kanpoko saskiratzeak eta hirugarren laurdeneko defentsa ere gogor jarraituta Duskok zuzendutako taldeak burua jaitsi eta partidua galdutzat eman zuen. Azkenean partidu on bat jolastuta 93-68 Bilbao Basketek irabazi zuen.