EASO BODEGAS MUGA- FUNDACION 5+11 BASKONIA

Bi taldeen aldetik huts egite askorekin hasi zen partida, erasoan egoera onak baina kanpoko saskiratzerik gabe. Baskoniak edukitako bigarren aukerek 14-18 jarri zuten markagailua lehen laurdenaren amaieran.

Easok berdin hasi zuen bigarren laurdena. Baskoniak aldiz aukerak aprobetxatuz eta aurkariaren akatsak barkatu barik 11 puntuko aldea lortu zuen bigarren laurdenaren erdialderantz.

Hirugarren laurdena defentsako intentsitateak bereizi zuen. Easok markagailuari buelta ematea lortu zuen 5 puntuko aldea lortu arte, baina ez zen denbora askorako izango, laurdena 47 puntura berdintzea lortu zutelako.

Azken laurdenean Baskoniak 8 puntuko aldea lortu zuen, Easok egindako akatsak aprobetxatuz. Easok ezin izan zuen ezer egin, Baskoniak alde nahikoa baitzuen. 59-69 Baskoniak finalerako pasea lortu zuen.

 

C.B. SANTURTZI-MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Berdindutako hasiera bi taldeen defentsa intentsitate handiarekin. Santurtzik laurdenaren erdialdean aurrerapausoa eman eta gauzak ondo atera zitzaien. Egoerak aprobetxatuz, Santurtzi 22-14 irabazten amaitu zuen laurdena.

Mondragoneko taldearen erreakzioa ikusi genuen bigarren laurdenean. 2 hiruko jarraian eta kontraerasoan sartutako kanasta markagailuan oso hurbil jartzera eraman zien.

Erasoko egoerak onak jarraitzen izaten ziren, baina Mondragoneko taldeak kanasta errazak eskuratzea lortu zuen, 32-40 atsedenaldian.

Hirugarren laurdenaren hasiera aurrekoaren jarraipena izan zen, Santurtziko taldeak ez zuen saskiratzeak eskuratzea lortzen eta beraz ez ziren markagailuan hurbiltzeko gai, Mondragoneko erasoak zaildu arren.

Mondragonek 10-12 puntuko aldearekin hasi zuen azken laurdena. Santurtziren erasoko jarrera berandu heldu zen, eta ez zuten denbora nahikoa izan aldea txikitzeko eta garaipena lehiatu.

 

FINALA: FUNDACION 5+11 BASKONIA-MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Gauzak ondo egiteko gogoa ikusten zen bi taldeen aldetik, defentsan intentsitate handia baina erasoan arinegi egiteko gogoak, Gasteiztarren akats batzuk eta gero 20-15 jarri zuten markagailuan.

Bigarren laurdenaren hasieran Mondragoneko taldeak gutxinaka-gutxinaka, erasoko ekintza onekin eta defentsako jarrera onekin ere Gasteizko taldea arazoetan sartzea lortu zuen, 8 puntuko aldea lortuz. Baskoniak buelta eman nahian defentsako intentsitatea igo zuen eta erasoko erreboteak ere aprobetxatu zituzten. Ricardo Urizen mutilen bi gehi batekoa eta gero 2 puntura hurbildu ziren atsedenaldira 34-32 joanez.

Hirugarren laurdena partiduaren hasiera zirudien, Mondragonekoek egoerak aprobetxatuz eta Baskoniak baloiak galduz 7 puntura aldendu ziren. Laurdena bukatzeko 2 minututara Gasteiztarren 2 hirukok 47 puntura berdindu zuten markagailua.

Azken laurdena eta markagailua berdinduta, nekea ere nabaria, baina defentsako jarrera berdin jarraitzen zuen. Mondragonekoek akats batzuk eginda eta Baskoniak erasoan gauzak ondo eginda garaile bihurtu zen Baskonia, 56-63 2021eko EBA ko txapelduna bihurtuz.