Astelehen honetan, irailak 13, 2021eko LF2ko Euskal Koparen aurkezpena izan zen Beasaineko Antzizar polikiroldegian.

 

Saskibaloiko Euskal federazioa, BKL, txapelketa prestatzeaz arduratu den kluba eta saskibaloiko Gipuzkoako federazioa Antzizar polikiroldegian batu ziren, irailaren 17,18 eta 19an ospatuko den Euskal Kopa komunikabideei aurkezteko.

LF2 -ko Euskal Kopan Azkoitia Azpeitia ISB-K, Challenger ligan jokatuko duen taldeak, GDKO Ibaizabal eta HGB Ausarta Barakaldok hartuko dute parte, Emakumezkoen 2. ligan jokatuko dutenak.

Aurten, aurreko urteetan ez bezala, hiru taldeen arteko partidetatik irtengo da LF2 Euskal Kopako irabazlea.

 

Beasaineko alkateak, Leire Artolak, emakumezkoen kirola eta emakumezkoen saskibaloia sustatzeari ematen dio garrantzia, eta azken urteetan Beasainen ospatutako ekitaldiak azaldu zituen. Azkenik Beasaineko klubari eskerrak eman zion, urtero egiten duten lanagatik eta transmititzen duten baloreengatik.

 

Luis Mari Sautuk, ESFko presidentea dena, emakumezko saskibaloiak duen momentu oparoa aipatu zuen, eta lan honekin jarraitze bultzatzen zuen. Emakumezko lizentzia gehiago eduki behar genituela esaten zuen, bai jokalari zein entrenatzaile bezala.

 

Gipuzkoako federaziotik, Ainhoa Ibarburuk Luis Sauturekin bat zetorrela esan zuen, eta oso pozik zegoen probintzian honelako ekintzak ospatzeagatik. Emakumezkoen saskibaloia sustatzeko interes handia dago, baina orokorrean emakumearen irudia sustatzera bultzatzen gaitu.

 

Joxemari Arrospidek, Beasaineko Saskibaloiko klubeko presidenteak entitate guztiei eskertzen zien Emakumezkoen Euskal Kopa bere etxean ospatzeko aukera izateagatik. Lehendabizi, Federazioari ezartzeagatik, eta ondoren udalari emandako erraztasunengatik. Guztion artean saskibaloia sustatu behar dugula esan zuen.

 

Bertan azaldu ziren guztiek ekitaldi eta emakumezkoen saskibaloiaz gozatzera gonbidatu ziguten.

 

Euskal saskibaloi federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Beasaineko udalari, BKL klubari eta Gipuzkoako saskibaloi federazioari mota honetako ekintzak sustatzeagatik.

 

EGUTEGIA

LEHENENGO JARDUNALDIA (21/09/17) 19.00

AZKOITIA AZPEITIA ISB – HGB AUSARTA BARAKALDO

BIGARREN JARDUNALDIA (21/09/18) 18.00

HGB AUSARTA BARAKALDO – GDKO IBAIZABAL

HIRUGARREN JARDUNALDIA (21/09/19) 18.00

GDKO IBAIZABAL – AZKOITIA AZPEITIA ISB