Asteazken honetan, irailak 22, Azpeitiako Loiolako Santutegian 2021ko LEB mailako Euskal Kopa aurkeztu da.

Iraurgi ISBk, klub antolatzailea dena, Azkoitia eta Azpeitiako udaletxea eta Euskal saskibaloi federazioa batu dira, irailak 24, 25 eta 26an, Azpeitiako polikiroldegian jokatu den Euskal Kopa aurkezteko.

Aurten LEB mailako hiru talde hauek izango dira txapelketan parte hartuko dutenak: Juaristi ISB, Acunsa GBC, Urrezko mailan; eta Zornotza ST, zilarrezko mailan.

Ekitaldian Maier Lizaso, ISB taldeko presidentea, eta Jose Luis Zubizarreta, Iraurgi ISB taldeko kirol zuzendaria egon ziren. Alde batetik Euskal Kopa aurkeztu zuten, eta bestetik bere goreneko bi taldeak aurkeztu zituzten ere: Mutiletan Juaristi ISB, asteburu honetan Euskal Kopa jokatuko duena, eta nesketan, pasa den asteburuan LF2 mailako Euskal Kopa txapelketa irabazi zuena. Jose Luis Zubizarretak ekitaldiko informazio guztia gogoratu zuen, txapelketan parte hartuko duten taldeak, asteburuko programazioa eta sarreren salmenta. Onlineko sarrerak partidua hasi baino 2 ordu lehenago itxiko dela esan zuen, edukiera kontrolatzeko eta sarrerak leihatilara bertara ere momentuan atera ahal izateko.

Nagore Alkorta, Azpeitiako alkatea, Angel Martinek esandakoa indartu zuen eta gainera klubari esker berezia eman zion urte eta erdi honetan egindako lan onagatik. Honetaz gain, federazioari eskerrak eman zizkion ekitaldia herrira eramateagatik. Zortea opa zien Iraurgiko maila goreneko bi taldeei, baita Euskal Kopan parte hartuko duten gainerako taldeei.

Azpeitian saskibaloiaz eta txapelketaz goxatzera gonbidatzen zaituztegu.

Azkoitiako kirol zinegotziak, Angel Martínek, klubari eskerrak eman zizkion bai ekitaldira bai txapelketara gonbidatzeagatik. Zortea opa zien talde guztiei eta Azpeitiako kiroldegian saskibaloi festa izatea espero du.

Euskal Saskibaloi Federaziotik eskerra eman udaletxeei honelako ekitaldietan laguntzeagatik, eta Iraurgi ISB taldeari, Euskal Kopa antolatzeagatik.

Zorte on talde guztiei eta onenak irabazi dagiela!