2021eko Emakumezkoen Euskal Kopako irabazlea izanda, Andoni Lazkanorekin hitz egin dugu, Azkoitia Azpeitiako ISBko entrenatzailearekin.

Nola dago taldea orain? Zelako taldea sortu duzue?

Zorionez, pasadan denboraldiko etxeko jokalariek gurekin jarraitzen dute. Beste alde batetik, Juana Molina eta Donostiako Uxue Etxarte ere sartu dira taldean antolatzaile lanak egiteko. Pasaden denboraldian gurekin egondako barneko jokalariak ere berriztu du, eta beraz taldea mantentzea lortu dugu. Momentuz hegaleko jokalari bat itxaroten gabiltza, oraindik ez dakigu noiz heldu ahal den.

Zelan ikusi dituzu aurtengo Euskal Kopako partiduak?

Zale eta antolakuntzarekin oso pozik, azkenean denbora asko eta gero zaleak harmailetan ikustea asko gustatu zaigu. Aurkariak talde gogorrak izan dira eta azken minutura arte lehiatu dute. Oso pozik gaude egindako lanarekin.

Helburu zehatzik duzue?

Bi atzean ustea (barreak). Ez ditugu gauzak zailagoak egingo. Taldeak indartu dira eta jokalari onak sartu dituzte taldeetan, beraz gure helburu nagusia maila zaintzea izango da.

Zorionak jokatutako Euskal Kopagatik eta zure hitzengatik. Zorte on taldeari!