Euskal Saskibaloi Federazioak hurrengo urriak 12an entrenatzaileen Euskal elkarteak (AVEB), Ointxe kluba eta Gipuzkoako Saskibaloi federazioaren eskutik entrenatzaileen lehen formakuntza klinik-a ospatuko dute Arrasateko Iturripe polikiroldegian (Av. Uribarri, 9 Arrasate Mondragon).

Klinik-aren hizlariak Borja Comenge eta Ángel Cepeda izango dira.

Borja Comenge


Borja Comenge, Huescan jaioa, 20 urte baino gehiago daramatza saskibaloi profesionalean.

Bigarren entrenatzaile bezala 9 urte eta gero, hauetatik 7 Lleida Basqueten eta Endesa ligako Basquet Gironan. Bestalde, Borjak, beste denboraldi asko ere eman ditu hemengo taldeetan lehenengo entrenatzaile lanak egiten.

FC Bartzelonako beheko mailetan entrenatzaile bezala 3 urtez jardun ondoren, 2013an ACB mailako Basquet Manresa entrenatzen hasi zen.

Geroago, urrezko LEB mailako Força Lleida Club Esportiu taldea entrenatu zuen baina ez zuen denboraldia amaituko, ACB mailako Valencia Basket taldearen entrenatzaile laguntzaile lanetan hasi zelako. Honetan azkenengo 3 urteak igaro ditu.

Jaume Ponsarnau, Pedro Martinez eta Pesic bezalako entrenatzaile famatuekin lanean ibili da.

Ángel Cepeda


Bilboko entrenatzailea eta jokalarien bakarkako entrenatzailea da, eta ia bi hamarkada eman ditu saskibaloi profesionalean lanean.

4 denboraldi eman zituen CEBA Guadalajara taldearekin zilarrezko LEB mailan arrakastak lortzen eta ondoren Palma Air Europa taldearekin urrezko LEB mailara igotzea lortu zuen. Honetan denboraldiaren erdialdean hirugarren postuan joan arren beste talde batera joateko eskatua izan zen.

Azkenik Valencia Basketen 4 denboraldi eman zituen jokalarien eta entrenatzaileen garapenean zuen pasioarekin jarraituz. 4 denboraldi horietan ACB taldearekin ligako txapeldunak izatea eta bigarren taldearekin zilarrezko LEB mailara igotzea lortu zuen.

PROGRAMAZIOA

10.00etan – BORJA COMENGE- “Defentsako aldaketen kontrako errekurtso tekniko-taktikoak”.

12.00etan – ÁNGEL CEPEDA- “Murriztutako egoeretako erasoko gaitasun teknikoen hobekuntza”

Hitzaldia Iturripe polikiroldegian (Arrasate) entzun daiteke ZUZENEAN. Hurrengo astetik aurrera KLINIK-a Basketbasko-ko YouTubeko kanalean ikusi ahal izango da.

IZENA EMATEA

Izena ematea dohainekoa da eta ointxe@ointxe.es helbidera edo 653014860 whatsappera izena eta abizena bidaliz egin daiteke.

PLAZA MUGATUAK

Polikiroldegira hurbiltzen direnak antolakuntzak eta agintariek ezarritako COVID arauak bete behar dituzte.

Entrenatzaileen Euskal elkarteari, Gipuzkoako saskibaloi federazioari eta Ointxe klubari eskerrak eman, formakuntza honetan laguntzeagatik.