21/22 denboraldiko txapelketak hasiko dira; asteburu honetan mutilen zein nesken euskal ligak hasiko dira, baita emakumezkoen bigarren maila ere.

46 emakumezko eta gizonezko taldeak izango dira Euskal liga honetan parte hartu eta A1 fasean sartzeko lehiatuko direnak. Emakumezkoen bigarren maila aldiz, 20 talderekin hasiko da, eta honetatik 10 talderik onenak izango dira hurrengo fasean Lehen mailara igotzeko lehiatuko direnak.

Aurreko denboraldietan bezala, partiden emaitza guztiak NBN23ko Swish aplikazioaren bidez jarraitu ahal izango dira. Honetaz gain, emaitzak edo sailkapena ikusi ahal izateko Euskal Saskibaloi federazioko web orrialdean bilatu daitezke.

https://basketbasko.com/es/competicion-esf/

Aurreko bi denboraldiak arraroak izan eta gero asteburu honetan txapelketa batzuen lehen jardunaldiaz gozatu ahal izango dugu.

Zorte on talde guztiei eta saskibaloiaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.