Asteazken honetan, urriak 6, lurraldeko selekzioen arteko EUSKNAF 2021 txapelketaren egutegiaren zozketa egingo da.

Urriak 30ean hasiko da 2021eko Euskadi eta Nafarroako lurraldeko selekzioen arteko txapelketa. Mutilen zein nesken minibasket, infantil, kadete eta junior kategorietako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako taldeek urria eta abenduaren arteko asteburu batzuetan zehar jokatuko dituzte txapelketak.

 

TXAPELKETEN DATAK:

KADETE: Urriak 30 eta 31

INFANTIL: Urriak 31 eta azaroak 1

JUNIOR: Abenduak 26 eta 27

MINIBASKET: Abenduak 29 eta 30

 

Txapelketen antolatzaileak hurrengoak izango dira:

KADETE: Nafarroako saskibaloi federazioa.

INFANTIL: Gipuzkoako saskibaloi federazioa.

JUNIOR: Bizkaiko saskibaloi federazioa.

MINIBASKET: Arabako saskibaloi federazioa