Asteburu honetan hasi da aurten sortutako Kopako lehenengo jardunaldia. Emakumezkoen zein gizonezkoen lehen mailako taldeek final zortzirenak jokatu dituzte eta irabazleek final laurdenetarako bidea lortu dute.

 

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO 72-86 MONDRAGON UNIBERTSITATEA


Partidu hasiera ona izan zuen Mondragoneko taldeak, aurkariak ez bezala.

Unamunok erritmo gutxirekin hasi zuen partidua eta ez zituen saskiratze asko lortu, kanpoko saskiratzeak ez zituzten aprobetxatu eta aurkarien defentsako zein erasoko agresibitateari ez zuten jakin nola aurre egin. Mondragonekoek aldiz, kanpoko jaurtiketetan fin ibiliz 19 puntugatik irabazten amaitu zuten laurdena.

Unamunok bigarren laurdenean bazirudien partiduaren erritmoa lortu zuela, baita partiduaren nondik norakoa ere, ez zuen lehen laurdenaren antzarik. Gutxinaka- gutxinaka jasandako partziala murrizten saiatu ziren, eta 12 puntura hurbiltzea lortu zuten. Bestalde, Mondragoneko taldeak bere jokoa egiten jarraitu zuen, kanpoko jaurtiketak sartuz eta erritmoa mantenduz, beraz, Bilbokoek, ez zuten lan erreza izan.

Atsedenalditik bueltan 35-51 markagailuarekin, intentsitate altuko bi laurden jokatu zituzten. Unamunok ez zen 14-15 puntuko aldea murrizteko gai izan. Bazirudien Mondragonekoek aldea handitu nahi zuela, baina Unamunok ez zuen partidua galdutzat eman nahi. Azkenean, Mondragon Unibertsitateak lortu zuen garaipena lehen laurdenean egindako lan bikainagatik. Unamunok jokatutako 30 minutu onak ez ziren nahikoa izan lehenengo 10 minutuetan jasandakoa konpontzeko.

 

GIZONEZKOETAN

Redline Mekanika Take eta Disdira Bitxitegia ISB-k jokatutako partidua lehiatua egon zen, baina Takek egindako hasierako bi laurden onak eta saskiratzeen jarraitasunari esker partidua irabaztea lortu zuten.

Ordizia KE-k ere garaipena lortu du Kopako lehen jardunaldi honetan Tecnun Askatuak taldearen aurka. Lehiatutako partidua ere, baina azkenean Ordiziako taldeak lortutako hasierako aldeari esker irabazi zuten.

Bilbao Basket Fundazioaren hirugarren laurdena ona izan zen, 16 puntuko aldea lortu zuen Atletico San Sebastianeko taldeari gauza handirik egiten utzi barik. Hau horrela izanda ere, etxeko taldeak azkenengo laurden oso ona egin zuten Bilbao Basketeko taldea 6 puntutan utziz.

Deusto Loiola Unibertsitateak ere final laurdenetarako bidea lortu zuen San Cerninen aurka, azken hauei aukera gutxi utzita.

Jardunaldiko partidu lehiatuenetarikoa Tabirako Baquek eta Urgatzik jokatu zuten. Lehenengo hiru laurdenetan Durangoko taldea soilik puntu bateko aldea lortzeko gai izan zen, eta amaieran garaipena lortu zuten.

Baina azkenengo minutuetan partidurik lehiatuena Megacalzado Ardoi eta Distribuciones Rioja Cenicerok jolastutako partidua izan zen. Etxekoek 15 puntuko aldea lortuta ere Errioxakoek hurbiltzeko gai izan ziren. Azkenean Megacalzado Ardoik eraman zuen garaipena.

 

KOPAKO FINAL LAURDENETAKO PAREKATZEAK, URRIAK 16 ETA 17

10/16- 16.00

ORDIZIA K. E. VS MONDRAGON UNIBERTSITATEA

10/16- 19.00

FUNDACIÓN BILBAO BASKET VS MEGACALZADO ARDOI

10/16-18.30

GOIERRI VS TABIRAKO BAQUE

10/17-12.00

REDLINE MEKANIKA TAKE VS UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

09/10/2021 Unamuno vs Mondragon Unibertsitatea (Copa 1ª Masc)
  • IMG_1328
    IMG_1328
  • IMG_1326
    IMG_1326
  • IMG_1327
    IMG_1327
  • IMG_1324
    IMG_1324
  • IMG_1321
    IMG_1321
  • IMG_1322
    IMG_1322
  • IMG_1320
    IMG_1320
  • IMG_1318
    IMG_1318
  • IMG_1319
    IMG_1319
  • IMG_1316
    IMG_1316
  • IMG_1313
    IMG_1313
  • IMG_1314
    IMG_1314
  • IMG_1312
    IMG_1312
  • IMG_1308
    IMG_1308
  • IMG_1307
    IMG_1307
  • IMG_1302
    IMG_1302
  • IMG_1306
    IMG_1306
  • IMG_1301
    IMG_1301
  • IMG_1300
    IMG_1300
  • IMG_1298
    IMG_1298
  • IMG_1299
    IMG_1299
  • IMG_1297
    IMG_1297
  • IMG_1295
    IMG_1295
  • IMG_1293
    IMG_1293
  • IMG_1294
    IMG_1294