Asteazken honetan, urriak 20, goizeko 12.00etan, Kopako final erdietako zozketa egingo da, bai nesken zein mutilen mailan.

Azken bi asteburu hauetan lehen mailako Kopako final zortzirenak eta final laurdenak jokatu dira. Urriak 9 hasi zuten maila bakoitzeko 16 taldeek eta hauetatik lauk bakarrik lortu dute final erdietarako bidea lortzea.

Final erdiak urtarrilaren 2an jokatuko dira, eta finalak, urtarrilaren 8 eta 9an jokatuko dira.

Final erdiak, txapelketako oinarrietan jartzen duen bezala, abenduko 18 eta 19ko jardunaldia eta gero, sailkapenean postu altuena duen taldearen etxean jokatuko da. Finalak egun eta leku berdinean jokatuko dira, bata bestearen ostean. Denboraldi honetan txapelketako antolatzailea, abenduko 18 eta 19ko jardunaldia eta gero, emakumezkoen talde onenari esleituko zaio.

 

FINAL ERDIETARAKO SAILKATUTAKO EMAKUMEZKOEN TALDEAK

AFILIADOS GAZTEIZ ARABA

EASO LOREA GOURMET

CAMPUS PROMETE

ARASKI

FINAL ERDIETARAKO SAILKATUTAKO GIZONEZKOEN TALDEAK

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

TABIRAKO BAQUE

FUNDACION BILBAO BASKET

REDLINE MEKANIKA TAKE