ASKATUAK HOLLIS 38 – BILBAO BASKET FUNDAZIOA 92

Hirugarren partidua Euskal Junior mailako bi talde hauentzat. Larunbata berezia izan zen, partidua Ilunben jokatu zelako, beraz, jokatzea gustatzen zaigun partiduetarikoa izan zen.

Lehen laurdena berdindua izan zen, markagailua altua izan ez arren bi taldeek saskiratzeak lortzeko gai izan ziren, defentsako lana ez zelako oso ona izan. 11-16ko markagailuarekin amaitu zen laurdena, Donostiako taldeak zeharkako blokeoen egoerak oso ondo aprobetxatu zituzten eta Bilbao Basket ez zen hau gelditzeko gai izan.

Bigarren laurdena beste partidu bat zirudien, Bilboko taldea defentsan oso sendo ibili zen, lehen laurdeneko arazoak konpondu eta aurkaria bi puntutan utzi zuen laurden osoan zehar. Honetaz gain kanpoko jaurtiketetan fin ibili ziren, eta atsedenaldira 13-40 joan ziren.

Atsedenalditik bueltan bi laurden nahiko berdinak jokatu zituzten, Askatuko taldeak zonako defentsa ere frogatu zuen, baina Bilboko taldeak 13 hiruko sartzea lortu zuen, eta honi buelta ematea oso zaila egin zitzaien Donostiako jokalariei. Partidua 38-92eko markagailuarekin amaitu zen.

 

GIZONEZKOAK:

Tanteo altuko partidak bizi genituen jornada honetan. Cb Santurtzi sk-k 108 puntuan utzi
zuen markadorea Electro Alavesa Araberri-ren 94 punturen aurrean.

Partidu erasokorra Alter Consulting Isb eta Fundación 5+11-ren artekoa. Kanpokoak aurrea hartu zuten hasieratik, Azpeitiarrak distantzia murrizteko borrokatu zuen baina ez zuen lortu. Emaitza 80-105 izan zen.

Toju-Fundación 5+11 nagusi izan zen Jotake-ren aurka.

Take Burruntzi-k, Easo Mendaur-en aurka 6 puntuko aldearekin irabazi zuen. Distantzia
berarekin, Mondragon unibertsitateak, Axa Amurriori irabazi zion 62-50.

EMAKUMEZKOAK:

Loiola Indautxu 04k abantaila hartu zuen hasiera batetik Fundibide Isb taldearen aurka. Markagailuak 50-25 markatzen zuen bukaeran. Garaipen honekin Loiola Indautxu 04-k bere mailako lidergoa lortu zuen.

Fs Groupe eta Electro Alavesa Araski-ren arteko partida parekatua izan zen puntuazioan une oro. Hurbil egon arren Electro Alavesa Araski-k lortu zuen garaipena.

Ordizia K.E-ak garaipena lortu zuen Aleal, S.A Araberri taldearen aurka. Emaitza 88-36 izan
zen.

Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet-ek etxean galdu zuen Lointek Gernika Ibaizabal
dominante baten aurrean. Aurretik jarri ziren hasieratik eta 45-83 bukatu zuten.

Tabirako Baque-k deskatsutik aurrera distantzia hartu zuen Bera Bera-ren aurka. Etxekoak garaile izan ziren 67-34 bukatuz.