ASTEKO PARTIDA: EASO LOREA GOURMET 61 – 52 TABIRAKO BAQUE

Partida azkarra izan zen asteburukoa, abiaduran oinarritutako jokoarekin, erakargarria ikuslegoarentzat.

Estilo desberdinez jokatu zuen talde bakoitzak. Easo Lorea Gourmet-ek barneraketen ostean baloia atera kanporatzen ongi jokatu zuen, baloia mugituz atera zituzten abantailak. Tabirako Baque-k ordea  joku zuzenagoa erakutsi zuten indartsu kanasta erasotuz. Bi taldeek ongi borrokatu zuten partida osoan zehar.

Ekipo bakoitzeko akatsak asko penalizatu zituzten bi taldeak, korrika eginez eta akats horiekiko abantailak ateraz. Horrela bata bestearen aurretik jarri ziren markagailuari buelta emanez behin baino geihagotan.

Oso abantaila txikiarekin bukatu zituzten zatiak: 1) 15-16 , 2) 31-29, 3) 48-46 eta 4) 61-52.

Laugarren zatiaren hasieran 9 – 2 eko partzialarekin aurreratu zen Easo eta horrek markatu zuen bukaeran izango zuten emaitza. Tabirako Baque ez zen gai izan  distantzia hori errekuperatzeko eta garaipena Easko Lorea Gourmetentzat izan zen.

EMAKUMEZKOAK

Partida parekatuak izan dira asteburu hontakoak.

Afiliados Gazteiz Araba-k 62-52 irabazi zuen Txintxu Gozotegia Isb-ren aurka. Kanpokoek bukaera arte borrokatu zuten hirugarren denboran markagailua 3 puntu behera hurbilduz.

Araski eta Lointek Gernika-k ere oso partida borrokatua izan zuten. Kanpokoek lehen denboran aurretik bukatu bazuten ere, Araski taldekoak aurrea hartu zuten bigarren zatitik aurrera. 58-54 bukatu zuten.

Campus Promete sendo mantendu zen partidu osoan zehar. La Salle – Zurekin bus taldekoen aurka 64-57 utzi zuten markadorea.

GIZONEZKOAK

Mondragon Unibertsitateko-ak izan dira asteburu hontan markagailua altuen utzi duen taldea 79 punturekin, Ordizia k.e-ren aurka.

Bi partidak markagailu berdinarekin bukatu zuten.

Tabirako Baque-k 67-61 irabazi zuen Goierritarren aurka. Hirugarren denboran etxeko taldeak, Goierrik, 48-48 parekatu zuen puntuazioa baino ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Puntuazio berarekin bukatu zuten partida Fundación Bilbao Basket eta Megacalzado Ardoi taldekoek, Bizkaitarrek lortu zuten garaipena.

Redline Mekanika Take aurretik joan zen partida osoan zehar kontrakoak hurbiltzen saiatu baziren ere. 66 – 59 bukatu zuten Universidad deusto loiola indautxu-ren aurka.