Euskadi eta Nafarroako lurraldeetako selekzioak hemen dira.

Zubi honetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioak lurraldeetako selekzioen txapelketa jokatuko dute. Hasiko diren lehenengo biak Kadeteak, Oliten, eta Infantilak, Lezon izango dira.

Bihar, urriak 30, Oliten kadete mailako txapelketa hasiko da. Larunbatean emakumezkoen zein gizonezkoen kadete mailako bi final erdiak jokatuko dira. Igande goizean hiru eta laugarren postuak jokatuko dira, eta Finalak arratsaldean izango dira.

Oliteko EUSKNAF21 informazio guztia Dossierrean egongo da.

DOSSIER OLITE CADETE

Igandean, 31n, Infantil mailako txapelketa hasiko da Lezon. Oliten egindako formatua jarraituz, igandean zortzi finalerdiak jokatuko dira eta astelehenen goizean hirugarren eta laugarren postuak, eta arratsaldean Finalak.

Lezoko EUSKNAF21 informazio guztia Dossierrean egongo da.

DOSSIER LEZO INFANTIL