GIZONEZKOEN KADETE MAILA

LEHENENGO FINALERDIA: Nafarroa-Araba

Lehen laurdena oso parekatua izan zen gizonezkoen lehen finalerdian. Nafarroak aurrea hartu eta denbora gehienean aurretik bazihoan ere, Araba ez zen atzean geratuko, euren jokoari eta defentsako oldarkortasunari eutsi zioten aldea handitu ez zedin. Atsedenaldian Nafarroa 5 puntugatik irabazten ari zen.

Atsedenaldiaren ostean, bai defentsan, bai saskiratzeetan Arabak aurrerapausoa ematea lortu zen eta laurdena amaitzeko 3 minuturen faltan aurretik jartzea lortu zuten. Baina ezin izan zuten denbora luzez mantendu. Nafarroak buelta eman zion berriro markagailuari laurdena bukatu baino lehen eta lau puntuko aldea lortu zuten. Bi taldeek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. 45 segundoren faltan Nafarroak hiruko batekin markagailua berdindu zuen. Arabak azken jabetza bat galdu zuen Nafarroari bi puntu lortzen utziz, azken garaipena eman ziena (71-69).

 

BIGARREN FINALERDIA: Gipuzkoa-Bizkaia

Lehen zatian Gipuzkoa izan da nagusi, bai jokoan, bai markagailuan. Gipuzkoak defentsa lan handia egin zuen, eta 10-12 puntuko aldea lortuz ia lehen zati osoan zehar. Lehen zatiko bigarren zatian, Bizkaiak, entrenatzailearen hutsartearen ondoren, Gipuzkoaren jokoari erantzun zion eta 6 puntura hurbiltzea lortu zuen, aldageletara 36-30koarekin joanez.

Atsedenaldiaren ostean, Gipuzkoak erasoari ekin zion berriro, eta 12 puntura arte luzatu zuen desberdintasuna. Hirugarren laurdenaren amaieran Bizkaiaren erreakzio handi batek eta hobeto asmatu izanak berdintasuna jarri zuten markagailuan eta Bizkaia partidan sartu zen berriro. Bizkaiaren joko hobeak markagailua berdinduta mantentzea lortu zuen azken laurdenean. Amaierarako minutu gutxi falta zirenean, Gipuzkoa berriro ere partidaren buru zen eta errenta zabalarekin jarri zen partidaren amaieran. Azkenean, 80-65ekoa izan zen garaipena eta Gipuzkoari finalerako txartela eman zion.

 

3. eta 4. Postua: Araba-Bizkaia

Lehen zatia oso parekatua izan zen, gizonezkoen kadete mailako txapelketako hirugarren postua lortzeko partidan. Lehen zatia bi taldeen erasorako gaitasun handiak markatu zuen, bai estatikoan, bai kontraeraso egoera errazetan. Bizkaiak lehen zati osoa aurretik mantentzea lortu zuen eta atsedenaldira 4 puntuko abantaila eraman zuen, 39-43.

Atsedenaldiaren ostean, Bizkaia indartsuago aritu zen defentsan, eta aldea 13 puntura zabaldu zuen hirugarren laurdenaren amaieran. Laugarren laurdena ez zen gutxiago izan eta Bizkaiak bere lana egiten jarraitu zuen, Arabak gelditu ezin izan zuena. Bigarren zatia 61-91 bukatu zen Bizkaiarentzat.

 

FINALA: Nafarroa-Gipuzkoa

Gizonezkoen finalean Gipuzkoaren nagusitasuna ikusi zen Nafarroaren aurka. Hasieratik Gipuzkoa jaun eta jabe izan zen jokoan eta markagailuan. Nafarroa 8 punturekin utzi zuen eta lehen laurdenean 20 puntuko aldea izateak partidaren amaiera oso laster bideratu zuen. Atsedenaldian aldea 30 puntura igo zen eta hurrengo bi laurdenetan egoera ez zen aldatu. Denborak aurrera egin ahala, gainbehera gero eta handiagoa zen. Hala ere, Nafarroak ez zion jokatzeari eta borrokatzeari utzi. Gipuzkoa hasieratik bukaerara arte garaile izan zen eta Eusknaf21 txapelketako txapeldun bihurtu zen.