Argazkiaren autorea: @Ointxe!

 

Jardunaldiaren laburpena

MUTILAK

Ordizia K.E-aren porrota Fundacion 5+11 ‘A’-ren aurrean. Hirugarren denboran etxekoak markadoreari buelta eman zioten 52-50-eko puntuazioarekin baino Fundacion 5+11 taldekoak aurrea hartu eta garaipena lortu zuten partidu hamierarako. 66-69 markadorean.

Ate Asesores Araberri eta Ekiola Ointxe!-k partidua parekatuta hasi zuten. Bigarren alditik aurreta Arrasatekoek aurrea hartu eta markadorean urrundu egin ziren. Partidua 64-85 amaitu zuten.

Fundación Bilbao Basket-en garaipena Boost Machine Tools Take-ren aurka. Nagusi izan ziren partidu osoan zehar eta partiduaren tendentzia markatu zuten hasiera batetik.

Easo Andatza ere nagusi izan zen Centro de Estudios Mkeldi Usk taldearen aurka. Partiduaren norabidea markatu eta garaileak izan ziren.

Getxo Sbt-ek Cb Santurtzi Sk-ren aurka galdu zuen. Hurbil mantendu ziren markadorean. Bigarren eta hirugarren zatian 2 eta 3 puntuko distantziarekin amaitu zituzten denborak. Ala ere ezin izan zioten markadoreari buelta eman eta Santurtzi Sk-rentzat izan zen garaipena. 65-71.

Cafes Aitona Galilea garaile Optica Mtz. de Lizarduy-Jotake-ren aurka. Etxekoak aurretik mantendu ziren partidu osoan zehar eta 73-55 amaitu zuten.

 

NESKAK

Barakaldo Basket-en porrota Tabirako Baque-ren aurrean. Kanpotarrek bigarren alditik aurrera tartea handitu eta 36-60 bukatu zuten.

Consulting Alaves Araski garaile Bizkai Esnea Ibaizabal-en aurka. Aurretik mantendu ziren kanpoko taldeari partiduari buelta emateko aukerarik utzi gabe. 88-45 markadorean.

Lointek Gernika LV ere nagusi izan zen Ekiola Ointxe! taldearen aurka. Aurretik hasi eta aurretik bukatu zuten 90-39 ko markadorearekin.

Moviltec Isn-en porrota Optica Troconiz Araba-ren aurrean. Atsedenaldira 30-29 iritsi ziren, hirugarren denboran markadorea 40-40 parekatu zuten eta azken zatian 48-52-ko puntuazioarekin Optica Troconiz Araba-rentzat izan zen garaipena.

Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet-en garaipena Gdko Ibaizabal Lointek Gernika-ren aurka.

Atsedenaldira 32-29 irtsi ziren baino azken bi alditan Easo-k aurrea hartu eta partiduko garaipena lortu zuen.

Bera Bera-ren porrota Easo Ibaeta Basket Plagamania-ren aurka. Kanpoko taldearentzan garaipena. 54-69 bukatu zuten.

Centro de Estudios Mkeldi Usk-a La Salle Bilbao gogor baten aurrean topatu zen. Anotazio altuarekin hasi zuten partidua eta partiduaren tendentzia markatu zuten. 40-91 partidu amaiera.