2. MAILA: Cafetería Tartalo Ibaizabal 80-66 Erroibide Irun Carnicas San Marcial

Igande arratsaldea Urretan. Cafeteria tartalo Ibaizabal, hirugarren sailkapenean, eta Errobide Irun Carnicas San Marcial, jarraian atzetik garaipen bat gutxiagorekin, taula erdiko norgehiagoka baten neurtuko ziren.

Etxekoen hasiera ona izan zen, aurretik jarri zen kanpoko saskiratzeetan fin ibili baitziren, 12-3. Iruneko taldearen erreakzioa ez zen berandu helduko eta 4 puntura hurbildu zen laurdenaren erdialdean. Saskiratzeak bi taldeen aldetik eta kanpokoek jaurtiketa libreak sartuz 24-20 ko markagailua lortu zuten lehenengo laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean 11-3ko partzialak ibaizabali 12 puntuko abantaila eman zion. Eta berriro, lehenengo laurdenean bezala, Irun ez zuen etsi eta intentsitatez eta saskiratzeak errezago lortuz erreakzionatu zuen eta distantzia 5 puntura hurbiltzea lortu zuten berriro. Atsedenaldira 44-37 markagailuan.

Aldageletatik bueltan Ibazabalek gauzak argiago izanda partidua apurtzea lortu zuen, defentsa eta egoera errazak aurkitzeko baloiaren mugimenduari esker 64-50 aldendu ziren.

Galdakaokoentzat partidua bideratuta zegoela pentsatuta, aurkarien 0-5eko partzial batek 10 puntuko aldea murriztea lortu zuen. Ibaizabalen kanpoko saskiratzeek berriro ere errenta nahikoa lortzera bideratu zien, partidua abantaila nahikoarekin amaitu ahal izateko. Azkenean, 80-66 eta Cafeteria Tartalo Ibaizabalentzat garaipena.

 

GIZONEZKOETAN

A taldea

Barrena Berriren garaipena Getariako Ketari bisitan. 9-22 eta 14-22ko partzialekin bigarren eta hirugarren laurdenean, ezkerraldekoei garaipen erreza emango lieke. Goraipatzeko Santurtziko Gonzalo Hueso eta Oier de las Heras jokalarien 15 eta 13 puntuak.

Easoren lehenengo garaipena denboraldi honetan. Etxekoen azkenengo laurden ona Easok Berri Otxoaren aurka garaipena lortzea egin zuen, 76-67.

Ezin zen berdinduagoa izan A talde honetako lehen postuan, partidurik galdu barik, zihoazen bi talde hauentzat. Askartzak Zornotza jasotzen zuen. Berdindutako hiru laurden eta gero azken minutuak erabakigarriak izan ziren, bereziki azken hiru minutuetako jaurtiketa libreak. Azkenean, 52-50 etxean geratu zen garaipena.

 

B taldea

Sailkapeneko goikaldeko bi talderen arteko partida, bi taldeek 5/1 eko balantzearekin garaipena nahi zuten. San Prudentzioren bigarren zati onak Araberriren aurka, partidua erabakiko zuten eta garaipen erreza eman zion, 51-71.

Mekalki Aloña Mendi eta Mungia SK -ren azken laurden erabakigarriari esker etxeko taldeak irabaziko zuen azken bi minutuetan 8-0 partziala eginda.

Getxok eta Ulazia Zarautzek beste partida garrantzitsu bat jokatu zuten aurkari zuzen baten aurka. Zarautzeko taldearen aldeko 10-27ko partzialari esker 60-67ko emaitzarekin irabazi zuen partida.

La Sallek Sestaori egindako bisitan garaipena lortu zuen 8-23ko eta 5-17ko bigarren eta hirugarren laurdenetako partzialei esker. Ander Gomez eta Asier Gonzalezen ekarpena handia izan zen 19 eta 18 puntuekin.

 

EMAKUMEZKOETAN

A taldea

Garaipen estua Jacobeo Alberite Ugeraga Sopelaren aurka. Berdintasuna partiduaren azken minutura sartzean eta jaurtiketa libreak izango lirateke norgehiagoka erabakiko zutenek. Azkenean etxekoek irabazi zuten 52-51.

San Ignaciok eta Unamunok jokatutako partida ere berdindua izan zen. Lehen postuetan bi taldeak, galdutako partidu bakarrarekin lehen postuagatik lehiatuko zuten. Azkenean etxekoek eraman zuten garaipena 66-62.

B taldea

Askartzak beste garaipen bat lortuko zuen Antigua Luberriren aurka. Azkenengo laurdeneko 24-13ko partzialari esker Askartzak irabazi zuen.

Tojuren garaipena Bera Beraren aurka, 65-60, etxekoek partida osoan aurretik eta kontrolatzen joan arren Bera Berak sailtasunak jarri zizkien azken laurdenean.

Atletico San Sebastianek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen. Liceo Monjardin garaitzea lortu zuten etxekoek menderatutako partidu baten. Azkenean 55-58.

Paulesek Barakaldoren aurka eraman zuen derbia. Paulesek lehen laurden oso ona eginda eta 8 puntuko aldea lortuta, aldea mantentzea eta garaipena lortzea lortu zuten.

Mondragon Unibertsitatearen lehenengo porrota Campus Prometeren aurka etxean eta bere publikoaren aurrean. Atsedenaldira Mondragonek 9 puntuko aldea lortu bazuen ere aurkariek buelta ematea eta garaipena eramatea lortu zuten.