LEIOA SBT 61 – ABN 56

Sailkapenean berdinduta dauden bi taldeen arteko norgehiagoka. Bi taldeek 2 garaipen eta 4 porrot dute eta Emakumezkoen lehenengo mailako A taldeko sailkapeneko beheko aldean daude.

Etxekoen menderatutako hasiera batekin 10-2 partziala lortu zuten, baina ez zuen asko iraun, ABN -ko taldeak aurkarien defentsari aurre egin baitzion eta 10-13 aurreratu zen markagailuan laurdenaren amaieran 0-11 ko partzialarekin.

Bigarren laurdena berdinduagoa izan zen bai joko zein saskiratze aldetik eta atsedenaldian markagailua baxua lortuko zuten, Errioxakoak puntu bat aurretik jarrita.

Aldageletatik bueltan, defentsa-intentsitate handiagoa eta saskiratze errazagoak lortu zituzten. Leioak markagailuan aurrea hartzea lortu zuen, taldearen joko onari eta barneko jokoari esker. ABNk ez zion bere aurkariari markagailuan ihes egiten utzi eta kanpoko lanari esker, etxekoengandik hurbil mantendu zen eta 34-30 markagailua utziko zuten azken laurdena jokatzeko.

Hasiera ona izan zuen ABNk azken zatian, hiruko marratik asmatu eta aurkariaren aurretik jarri baitzen bi puntuko errenta txiki batekin laurdenaren erdian. Eraso onak bi taldeen aldetik, baina bi taldeek uztaia aurkitu ezean, luzapenera eraman zuten partida 42-ra berdinduz.

Hiru luzapen jokatu zituzten neurketako protagonistek. Lehenengo bietan, erasoak onak izan ziren, baina gutxi asmatu zuten eta defentsan intentsitate handia izan zuten, bi taldeek saskiratzea zailtzeko. Hirugarren luzapenean, eta aurretik jokatutako 50 minutuen nekearekin, Leioakoek barneko egoera hobeak jokatzen jakin zuten eta garaipena lortu zuten 61-56.

 

EMAKUMEZKOETAN

A taldea

Garaipen garrantzitsua lortu du La Sallek Navarro Villosladaren aurka, taula erdiko lehia zuzen batean. 3/3ko balantzea zuten bi taldeek elkarren aurka jokatu behar zuten partida ez zen erraza izango. Etxekoen bigarren laurden ona, 20-6ko partzialari esker 17 puntuko aldea jarri zuen atsedenaldian. Azkenik, 46-32 Deustukoentzat.

Liderrak taularen goialdeko beste aurkari baten aurka jokatu zuen, baina hasieratik bukaerara, etxekoek bere erritmoa eta saskiratzeak inposatuko zuten eta ez zioten aukerarik emango Txintxu Gozotegia ISBri. Azkenik, 66-44 Campus Promete nagusi izan zen partidan.

Beste partida parekatu bat jokatu zuten Loiola Indautxuk eta Ardoi-Valle de Eguesek. Partida horretan etxekoak aurretik mantendu ziren markagailuan atsedenaldira arte. Hortik aurrera, 14-21ekoa eta 9-15ekoa Loiolarentzat, garaipena Bilbora eramango luke.

 

B taldea

Bera Berak garaipena lortu du Lointek Gernikaren aurka (68-63). Etxekoek ondo menderatu zuten partida, eta 9 hiruko sartu zituzten. Hirugarren laurdenaren amaieran 13 puntuko aldea izan arren, Gernikak arriskuan jartzea lortu zuen eta azken laurdenean aurkariarengandik puntu bakarrera kokatu zen.

Garaipen erraza lortu du Tabirako Baque taldeak IZ Hondarribiaren aurka. Etxekoek hasieratik bukaerara menperatu zuten topaketa. Atsedenaldian, Durangokoek ia hogei puntuko errenta lortu zuten, eta partida aurrera egin ahala, handitu egin zuten. Azkenean 74-36 Tabirakorentzat.

Larunbatean Araskik 60-65 irabazi zion Easori eta, horri esker, Arabako taldeak lider jarraitzen du. Ez zen garaipen erraza izan. Oso lehiakorra den Easok arazoak jarri zizkion Alex Susok zuzentzen duen taldeari. Partida oso parekatua izan zen amaierara arte, non huts egindako jaurtiketa libreek arazoetan jarri zuten liderra.

B multzoko jardunaldiko azken partidan, Aranguren Mutilbasketek garaipena lortu zuen Afiliados Gasteiz Arabaren aurka (54-71). Lehen zatian bisitariak izan ziren nagusi eta atsedenaldian 18 puntuko aldea lortu zuten. Bigarren zatian, etxeko taldeak erreakzionatu zuen arren ez zen nahikoa izan markagailuan aldea gutxitzeko.

 

GIZONEZKOETAN

A taldea

Askatuak taldearen garaipena Azpeitira egindako bisitan. 19-29 lehenengo laurdenean eta 5 puntuko errenta hirugarrenean, garaipena eman zioten A multzoko sailkapeneko liderra den Askatuak taldeari.

Lehen postuan ere doan Urgatzik beste garaipen bat lortu zuen, oraindik liga erregularreko garaipenik ezagutzen ez duen Unamunoren aurka. 54-73, Urgatzi bigarren laurdenetik nagusi izan zen partidan.

 

B taldea

Goierriren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko norgehiagoka estua. Mondragon Unibertsitateak bigarren laurdenean hiruko marratik asmatzeak errenta txiki bat eman zien, eta hirugarren laurdenean 13 puntuko aldea lortuko zuten. Laugarrenaren amaieran 9-0eko partzial batekin Goierri berriro partiduan sartu zen. Azken laurden estu baten ostean 63-64 irabazi zuen Arrasatek.

Beste lehia estu bat Atletico San Sebastian eta Ordiziaren artean. Atsedenaldira 8 puntuko errenta lortu zuten etxekoek, baina Ordiziak hirugarren laurdenean 12-22ko partzialarekin, partida berriro berdindu zuen. Luzapenean, etxekoen jaurtiketa libreak sartzeak, azken segundoetan hiruko bati gehituta, 92-84 jarriko luke Atletico San Sebastianen alde.

Eta hau luzapenetaz doa, emakumezkoen jardunaldiko partidan hiru luzapen bizi baditugu, gizonezkoetan ere bai. Bilbao Basketek garaipena lortu du Ardoiren aurka hirugarren luzapenean (80-79).

Distribuciones Rioja Ceniceroren lehen garaipena Loiola Indautxuren aurkako norgehiagokan. Errioxarrak jaun eta jabe izan ziren hasieratik Indautxuko taldea markagailuan hurbildu arren, atsedenaldia baino lehen 6 puntura hurbiltzea lortu baitzuten. Azkenean, etxeko talde sendoago batek garaipena lortu zuen 73-53ko emaitzarekin.