Abenduaren 18an, larunbatean, hil zen 82 urte zituela, euskal saskibaloiaren erreferente nagusietako bat, Jose Maria Rojo. ESFtik gure doluminak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiegu senide eta lagunei.

Jose Maria Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea izan zen zenbait urtez, 1985ean euskal saskibaloi federazioaren sortzailea eta 2003tik 2006ra federazio horretako presidentea.

Haren hileta elizkizuna ostegun honetan, abenduaren 23an, izango da, Deustuko Salesianos ikastetxean, Maria Auxiliadora parrokian, 19: 30ean.

Goian Bego Jose Mari.