IZ4 HONDARRIBIA 43 – 53 LOINTEK GERNIKA

Iz4 Hondarribia-k aurretik hasi zuen partidua Lointek Gernikaren aurka. Kanpoko taldearen hiru triplek 16-11 utzi zuten markadorea etxekoen alde.

Bigarren denbora Hondarribiko-en saskiratzeekin hasi zen 24-18ko aldera arte, hortik aurrera Lointek-eko neskak tiro libre eta saskiratzeekin markadoreari buelta ematea lortu zuten. Aldageletara joan ziren markadoreak 24-27 markatzen zuela.

Hirugarren denboran distantzia handitu zuten, hurbil mantendu baziren ere zatian zehar, 31-42.

Azken zatian etxekoek erresistentzia jarri zuten baino ez zen nahikoa izan markadoreari buelta emateko. Lointekoak 10-eko distantzia mantenduz garaipena lortu zuten. 43-53 amaitu zen partidua.

 

NESKAK

GRUPO A

Navarro Villoslada Basket Navarra 52 – 61 Universidad Deusto Loiola Indautxu  Lehen zatian kanpoko taldea aurreratu egin zen eta partiduko osoan zehar mantendu zen goitik markadorean. Ala ere Navarro Villoslada Basket Navarra-ko neskak hurbil mantendu ziren eta markadorean asko gerturatu ziren arren Universidad Deusto Indautxu-ko neskak ez zieten aurrea hartzen utzi eta beraientzat izan zen garaipena.

Partidu leihatua Leioa Sbt eta Txintxu Gozotegia Isb-ren artekoa. Lehenengo denboran etxekoak aurretik hasi ziren. Bigarren denborak kanpokoak markadoreari buelta eman zioten eta azken aldira arte aurretik mantendu ziren. Azken zatian Leioako neskak triple batekin parekatu zuten markadorea eta berriro ere buelta eman zioten emaitza beraien aldera jarritz. 42-40 amaitu zuten.

Campus promete eta Ardoi-Valle de Egues taldeen arteko partidua etxeko taldeak lideratu zuten. Atsedenaldirako 46-26 irabazten ari ziren eta partida amaieran markadoreak 88-49 markatzen zuen.

 

GRUPO B

Easo Lorea Gorumet-en porrota Aranguren Multibasket-en kontra. Kanpoko taldeak partidua menderatu zuren eta markadorea beraien alde mantendu zuten uneoro. 37-58 amaitu zuten.

Afiliados Gazteiz Araba menderatzaile izan zen Bera Bera Bultz taldearen aurka. Aurretik hasi eta aurretik bukatu zuen 77-39.

Araski garaipen izan zen Tabirako Baque-ren aurka. Hasieratik aurrea hartu zuten, lehenengo denbora 29-18 amaitu zuten eta hortik aurrera distantzia mantendu zuten markadorean partiduaren amaiera arte. 83-70 bukatu zen.

 

MUTILAK

GRUPO A

Partidu leihatua Cabarri Galvanizados-Unamuno eta Tecnun Askatuak-en artekoa.

Etxekoak aurretik mantendu ziren arren oso distantzia asko moztea lortu zuten kanpotarrek. Baino ez zen nahikoa izan partiduaren aurrea hartzeko eta Unamunokoentzat izan zen garaipena, 72-69.

Oso partidu parekatua Urgatzi eta Tabirako Baqueren-a. Lehen denbora 15-12 amaitu zuten. Bigarren zatian markadoreari buelta eman eta 34-36 joan ziren atsedentaldira. Aurrea mantendu zuten baino laugarren zatira 5 puntu gora pasa ziren. Azken aldian etxekoen azken triple batek puntu bat bera utzi zuen markadorea eta partiduak 65-66 amaitu zuen.

 

Atsedenaldia baino lehen Redline Mekanika Take eta C.D. San Cernin oso parekatuak ibili ziren. 36-34 pasa ziren hirugarren zatira. Bigarren partean etxekoak distantzia handitzen mantendu ziren eta partidak 84-57 amaitu zuen.

 

GRUPO B

Atletico San Sebastian 73 – 92 Mondragon Unibertsitatea

Atletico San Sebastian-en porrota Mondragon Unibertsitatearen aurrean. Lehen zatian distantzia motxa mantendu zuten arren markadorean hiru eta laugarren zatian mondragon unibertsitateko partiduaren aurrea hartu zuten.

Megacalzado Ardoi garaile Universidad Deusto Loiola Indautxu-ren aurka. Etxekoak aurretik egon ziren partida osoan zehar. Azken zatian kanpokoak kanastetan asmatu zuten eta 2 puntura hurbildu ziren. Partidu amaierako markadoreak 70-68 amaitu zuen.