2022ko abenduaren 21ean, Espainiako Saskibaloi Federazioak erabaki zuen 2022ko urtarrilaren 4tik 8ra aurreikusita zeuden Haur eta Kadete mailako Espainiako Autonomia Selekzioen Txapelketak atzeratzea, eta 2022ko apirilaren 9tik 13ra bitartean jokatuko dira.

Espainiako Txapelketaren data berri hauek kontuan hartuta, hona hemen KADETEEN EUSKAL SELEKZIOEN entrenamendu-datak, gizonezkoetan eta emakumezkoetan:

– 2022ko otsailaren 20a
– Otsailak 27a
– 2022ko martxoak 1 eta 2a
– 2022ko martxoaren 20a
– 2022ko martxoaren 27a
– 2022ko apirilaren 3a

Data berri horiek kontuan hartuta, jarraian, Junior eta Kadete mailako emakumezkoen eta gizonezkoen Kluben Txapelketetarako datei eta ordutegiei dagokienez honako aldaketa hauek zehazten dizkizuegu:

– Hirugarren FASEA: 2022ko apirilaren 23a eta 24a

– Joko ORDUTEGIA (dokumentuan erantsita).

CAMPEONATOS CLUBES JUNIOR Y CADETE FEMENINOS Y MASCULINOS

Azkenik, SAILKAPEN FASEAN eta LEHEN FASEKO azken jardunaldian parte hartu duten talde guztiei gogorarazi nahi diegu:

– COVID dela-eta Sailkapen Faseko edozein partida jokatu ezin duten taldeek kanporaketa galduko dutela, eta, beraz, Bigarren Faseko A-2 multzoan sartuko direla.

– 2022ko urtarrilaren 15ean eta 16an egingo den Lehen Faseko azken jardunaldian, COVID dela eta partidak jokatu ezin dituzten taldeei galdutzat emango zaie partida, 2-0eko emaitzarekin (puntu 1 talde galtzaileari eta 2 puntu irabazleari).