JUNIOR MUTILAK

Euskal Ligen lehen fasearen amaiera. Gizonezkoen JUNIOR MAILAKO taldeentzako, honako hau da egoera.

A1-era pasako zirela ziurtatua zuten sailkapeneko lau taldeek partida guztiak irabazi dituzte asteburu honetan.

Bilbao Basket Fundazioak 99 – 33 irabazi zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka lehenengo postua mantenduz. Mondragonek bosgarren postua lortzeko partida hau irabazi behar zuen. Partidua galduta, 6. tokian geratu zen, Easo Mendaurren atzetik.

5+11 Fundazioaren garaipena Axa Amurrioren aurka, bigarren postuari eutsiz.

Hirugarren postua Take Burruntzirentzat Electro Alavesa Araberriren aurka irabazitako partiduarekin. Atzetik, Cb Santurtziko mutilak laugarren tokian, Alter Consulting ISBren aurkako partida irabazita.

Easo Mendaur 5. postuan mantendu da. Optica Mtz Lizarduy Jotake taldearen aurka partidua irabazi zuen asteburuan.

A1eko azken postua asteburu honetan jokatuko da Zarautzen, euskal ligako 6. taldearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta lurraldeetako sailkapen faseko txapeldunarekin, Zast Zarautzekin.

23/01, 16:00 Zast Zarautz - Mondragón Unibertsitatea

Asteburu honetako Cafes Aitona Hollis eta Toju Fundacion 5+11-en arteko partidua bertan behera geratu zen.

A2 taldearen sailkapena hurrengo hau da:

7.Toju fundación 5+11, 8. Alter consulting Isb, 9. Electro Alavesa Araberri, 10. Cafes Aitona Hollis, 11. Axa Amurrio, 12. Optica Mtz de Lizarduy Jotake

 

JUNIOR NESKAK

Emakumezkoen JUNIOR kategorian, A1 eta A2rako sailkapena nahiko argia zen.

Electro Alavesa Araski zegoen lehen postuan Lointek Gernika Ibaizabalen aurretik.

Azken jardunaldiko partidaren ondoren, Lointek Gernika Ibaizabaleko neskak klasifikazioan lehen postuan jarri dira Electro Alavesa Araskiren aurkako partidan lortutako garaipenarekin.

A1era horrela pasako dira:

1. Lointek Gernika Ibaizabal, 2. Electro Alavesa Araski,, 3. Fs Groupe, 4. Ordizia K.E, 5. Loiola Indautxu.

FS Groupek Tabirako Baque taldearen aurkako partida galdu zuen baina sailkapeneko 3. postuan jarraitzen du.

Ordizia KE-ren garaipena Fundibide Isb-ren aurka. Loiola Indautxu 04 ere garaile atera zen Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmeten aurka.

A1eko azken postua asteburu honetan jokatuko da Durangon, euskal ligako 6. taldearekin, Tabirako Baque eta lurraldeetako sailkapen faseko txapeldunarekin, Zast Zarautz.

22/01, 12:00 Tabirako Baque - Zast Zarautz.

A2-ko taldean, Bera beraren garaipena, azken postutik atera eta zortzigarren postuan kokatu dena.

A2rako sailkapen-sailkapena honela geratzen da:

7. Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet, 8. Fundibide Isb, 9.Bera Bera, 10. Aleal S.A Araberri, 11. Gdko Ibaizabal Lointek Gernika