ASTEKO PARTIDUA: IZ4 HONDARRIBI 36 VS. 58 ARANGUREN MULTIBASKET

IZ4 Hondarribiren porrota Aranguren Multibasket-en aurrean. Saskiratze bakarra eduki zuten etxekoek lehenengo denboran eta kanpokoek abantaila aprobetxatu zuten 02-18 aurretik jarrita.

Bigarren denboran Hondarriko neskek tiro libreak aprobetxatu zituzten puntuak gehitzeko markadorean. Bi taldeen arteko ainbat saskiratze egon ziren, etxekoak distantzia murriztea lortu zuten baino oraindik Aranguren Mutilbasket Aurretik mantendu zen kontrakoen arriskurik gabe. 12-28 pasa ziren deskantsura.

3. zatia bi hirukorekin hasi zuten kanpokoek. Partiduaren zuzenbidea markatu zuten eta distantzia handitu zuten 21-42 gora joanez zatiaren amaierarako.

Laugarren zatian tiro libreak botatzeko aukerak egon ziren. Etxekoek aukera hauek aprobetxatu zituzten saskiratze asko asmatuz. Ala ere distantzia handia zeukaten markadorean eta kanpokoak erasoan ondo mantendu ziren partida amaiera arte. 36-58 bukatu zuten.

NESKAK

A TALDEA

Partidu lehiatua Leioa Sbt eta Campus Promete-ren artekoa. Lehen zatian bat gora jarri zen etxeko taldea. Ez zen hirugarren zatirarte izan non Leioako neskak distantzia apur bat hartu zuten. 39-31 hasi zuten azken denbora eta ez zieten aukerarik utzi Campus promete-ko neskei markadoreari buelta emateko. 57-48 amaitu zuten.

La rioja aurretik jarri zen lehen denboran 20-12. Universidad Deusto Loiola Indautxuk bigarren zatian kontra erasotu zuten eta atsedenaldirako 2 gora jarri ziren markadoreari buelta emanez 32-34. Aurretik mantendu ziren baino etxeko taldeak saskiratze eta hiruko tiro batzuekin aurrea hartu zuten berriz eta abantaila lortu zuten. Garaipena La Rioja Abn-rentzat izan zen 73-54.

La salle Zurekin Bus menderatzile izan zen Ardoi Valle de Egues-en aurka. Aurretik hasi ziren eta partiduaren norabidea markatu zuten. Garaipen erraza etxekoentzat, 76-39 partidu amaieran.

B TALDEA

Araski Lointek Gernikaren aurretik jarri zen lehen denboratik. Lau zatietan abantaila mantendu zuen aurkakoei markadoreari buelta emateko aukerarik utzi gabe. Partidua 79-52 amaitu zuten.

Tabirako Baque-ren garaipena Bera Bera Bultz-en aurka. Indartxu hasi zen Tabirako Baque eta distantzia handia lortu zuen kontrakoen aurka. Aurretik mantendu zen eta 70-26 bukatu zuten partidua.

Partidu leiatua Easo Lorea Gourmet eta Afiliados Gasteiz Araba-ren artean. Etxekoak aurretik hasi eta aurretik mantendu ziren partiduan zear baino Arabako neskak askotan distantzia laburtu zuten markadoreari buelta emago ziotelakoan. Easoko-ek ez zieten utzi eta beraiek lortu zuten hasieratik borrokatutako garaipena. 73-66

MUTILAK

A TALDEA

Tecnun Askatuak-en garaipena Tabirako Baque-ren kontra. Kanpoko taldeak bat gora amaitu zuen lehen zatia eta oso distantzia txikiarekin jarraitu zuten atsedenaldi arte. Laugarren denbora 44-48 hasi zuten bainan etxekoen triple batek puntu bat gora jarri zuten etxeko ekipoa eta ihes egin zuten garaipena lortuz.  64-57.

Disdira Bitxitegia Isb aurretik hasi zen Redline Mekanika Take-ren aurka. Aurkakoak bigarren denboran markadoreari buelta eman eta aurretik mantendu ziren partidu amaiera arte. 53-66 partida bukaeran.

Cabarri Galvanizados-Unamuno eta San Cernin-en arteko partida oso leihatua izan zen. Oso urbil mantendu ziren bi taldeak markadorean bata bestearen atzetik aurretik jartzeko borrokatuz eta markadoreri zenbaitetan buelta emanez. Hirugarren denboran etxekoak distaintzia handitu zuten eta azken denborak kanpoko taldeak ezin izan zuen distantzia hori errekuperatu 60-57 hiru behera geldituz.

B TALDEA

Ordizia K.E-aren porrota Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka. Etxeko taldeak lehen eta bigarren zatian partidua menderatu eta aurretik mantendu zen. Baino aurkakoak partiduari eutsi zioten markadorean urbil mantenduz eta hirugarren denboran honi buelta eman zioten. Etxekoak ez zuten partidua errekuperatzea lortu eta 66-77 behera amaitu zuten.

Atletico San Sebastian-en garaipena 75 – 57 gora Goierri-ren aurka. Etxekoek partidua menderatu zuten eta lehen zatitik aurrera partiduaren norabidea markatu zuten aurretik mantenduz uneoro.

Fundación Bilbao Basket eta Distribuciones Rioja Cenicero-ren arteko partidu leihatua. Etxekoak aurretik mantendu ziren baino aurakoak gertu zituzten markadorean. Hirugarren denbora honi buelta eman zitzaion eta kanpoko taldea aurretik jarri zen, 58-59. Bilboko mutilak aurrea errekuperatu zuten azken denboran eta garaipena beraientzat izen, 84-78.

Megacalzados Ardoi parekatuta hasi zen Mondragon Unibertsitatearen aurka baino bigarren denboratik aurrera hauek aurrea hartu eta markadoeran ihes egin zuten. 86-49 amaitu zuten partidua.