Jardunaldiko partida: Loiola Indautxu 06 78- Bost Machine Tools Take 61 (A2)

Igande goizean, Bilboko Jesuitas Ikastetxean, Loiola Indautxu 06k Bost Machine Tools Take hartu zuen. Lehen laurdeneko 7. minutura arte kanpoko taleda aurretik joan zen eta nagusi izan zen markagailuan. Laurdeneko azken hiru minutuetan, Loiolak 9-0eko partziala lortu zuen, eta 8 puntuko aldea lortu zuen laurdenaren amaieran (22-14).

Bigarren laurdenean eta Loiolaren joko on eta bizkorrari esker, etxekoek aldea 20 puntu baino gehiagora handitu zuen atsedenaldian (48-26).

Aldageletatik bueltan, norgehiagokaren dinamika berdina izaten jarraitzen zuen, eta Loiola Indautxuk pausoz pauso jarraitzen zuen, partida apurtuz eta aldeak handituz (64-38).

Takek ez zuen amore eman, eta aldeak murrizteko eta berriro partidan sartzeko ahaleginean 0-20ko partziala lortu zuen azken laurdeneko lehen 7 minutuetan. Etxeko entrenatzailearen huts artearen ondoren, Loiola Indautxuk hartu zuen berriro partidaren agintea eta 14-3ko partzialarekin garaipena lortu zuten etxekoek (78-61).

 

 

MUTILAK:

A1

Bilbao Basket Fundazioaren garaipena Baskonia B fundazioari egindako bisitan. Igoberriak azken unera arte lehiatu zuten baina lehen laurdenetik Bilbao Basket nagusiago izan zen, pixkanaka aldeak handitu eta partida hasieratik apurtzea lortu zuen.

5+11 A fundazioak partida lasaia izan zuen eta hasieratik abantaila argia atera arren, Ointxek ez zuen partida bukatutzat eman. Etxeko taldearen hirugarren laurden bikain batek, 20-11ko partzialak, 56-58ko markagailua jarri zuen 5+11 fundazioaren alde azken laurdenaren hasieran. Azkenean, 74-81, 5+1 Fundazioaren garaipena.

 

A2

Araberrik garaipena lortu zuen Cafes Aitona Hollisen aurka lehen eta azken laurdenean 20-18 eta 20-9ko partzialekin. Cafes Aitonak bigarren eta hirugarren laurdenetan aurkariaren jokoa mantentzea lortu zuen, baina Araberrik 20 puntuko aldea lortu zuen partidaren amaieran garaipena lortzeko.

Jotake nagusi izan zen lehen zatian, 7 puntuko aldea zuen atsedenaldian, baina Unamunoren erreakzioak eta laurden onak markagailuari buelta eman eta 61-57 jartzea lortu zuten. Azkenean 80-77 eta garaipena Unamunorentzat.

Santurtzik ez zuen aukerarik eman Getxon jokatutako partidan. Lehen laurdeneko 14-19 izan zen Getxok aurkariarengandik gertuen egon zen momentua. Hortik aurrera, Santurtzik aldea handitzea lortu zuen 56-85 garaipena lortu arte.

 

NESKAK:

A1

La Sallek garaipena lortu zuen Consulting Alaves Araskiren aurka (61-46). Atsedenaldian 5 puntuko aldea besterik ez zuen lortu etxekoen alde. Ondoren, 14-7 eta 12-9ko partzialekin La Sallek partida irabazi zuen.

Lointek Gernikari luzapeneko azken segundoetan ihes egin zion garaipenak FSGroperi egindako bisitan. Lointek Gernika jaun eta jabe izan zen ia partida osoan, baina azken laurdenaren hasieran FSGroupek jarraian sartutako bi hirukok etxekoei balio izan zaien partidari eusteko. Partida berdintzea eta luzapena behartzea lortu zuten. Saskiratze trukaketa etxekoei garaipena eman zion, baina garaipena azken segundoetan lortutako hiruko bati esker izan zen (66-63).

Easo Ibaeta Basket Plagamania – Moviltek ISB izan zen beste partida liskartsu bat eta luzapenarekin amaitu zuen ere. Markagailuan talde biak aurretik jarri ziren partidan zehar 56-56ra iritsi arte Easoren hiruko batekin partidako azken segundoetan. Luzapenean, Easok aurkariak baino saskiratze bat gehiago lortu zuen, garaipena 64-62 lortuz.

 

A2

Lointek Gernika B-ren Euskal Ligako lehen garaipena. Gernikakoek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten partida amaitzean eta 47-44 irabazi zuten Centro de Estudios Mikeldiren aurka.

Bizkaia Esnea Ibaizabalek garaipena lortu zuen Ekiola Ointxeri 64-76 egindako bisitan. Etxekoak nagusi izan ziren lehen laurdenean, baina erreakzioak eta 13-30eko partzialak markagailuari buelta eman zioten.

Beste igoberri batek garaipen garrantzitsu bat lortu zuen, eta bi lortu ditu dagoeneko. Loiola Indautxu 06k 38-66 irabazi dio Tabirako Baque taldeari, aurkariari aukerarik eman gabe. Atsedenaldian sei puntuko aldea zegoen, eta bigarren zatian ia 30 puntuko aldea lortu zuten.

Partida parekatua Atletico San Sebastian eta Bera Beraren artean. Azkenean Bera Berak, kanpoko taldeak, garaipena lortu zuen 58-67ko emaitzarekin.

Barakaldo Basketek ez zion aukerarik eman aurkariari. Barakaldokoek garaipen erreza lortu zuten Marianistas Kiroltasuna taldeari egindako bisitan (33-71), bisitariak hasieratik nagusi izan ziren norgehiagokan.