ASTEKO PARTIDUA: ORDIZIA K.E 96 – 107 FUNDACIÓN 5+11 ‘A’

Ordizia eta K.E eta Fundación 5+11 ‘A’-ren partiduan prorogara iritsi ziren.

Oso parekatuak hasi zuten partidua. Lehen denboran bata bestearen atzetik ibili ziren. Bi taldeek tiro libreetan aukerak aprobetxatu zituzten eta triple bakoitzarekin markadorean bata bestearen aurretik jartzeko borrokatu zuten. (21-20)

Hurrengo zatian kanpoko taldeak buelta eman zion markadoreari eta partiduko inertzia jarraituz atzetik gertu mantendu ziren etxekoak (44-48).

Hirugarren denboran Fundación 5+11 ‘A’ ,10 puntu aurrera jarri zen momentu batean. Etxekoen bi hiruko eta saskiratze batzuk markadoreko distantzia murriztea lortu zuten 70-71-ko puntuaziora iritsiz.

Laugarren denborara 6 puntu behera pasa ziren. Zati honen bukaeran Ordiziako mutilek hiru saskiratze eta hiruko batekin 88-88 arekatu zuten markadorea, ondorioz, partiduari 10 minutu gehituz.

Kanpoko taldearen aldeko 8-19ko partzialarekin Fundación 5+11 ‘A’ garaile atera zen prorrogan. (96-107)

 

MUTILAK

A1

Fundación 5+11 ‘B’-ren porrota Easo Endatzaren aurka. Oso partidu lehiatua izan zen eta etxeko taldeak hurbil segitu zuen Easo markadorean. Azken denborara 68-68 pasa ziren baino aurreko dinamika berberarekin kanpoko taldeak aurrea artu zuen eta 5 gora gelditu zen markadorean.

Ekiola Ointxe ezin izan zion Fundación Bilbao Basket-i aurre egin. Gogor hasi ziren kanpokoak lehen denboratik aurretik jarrita eta amaiera arte partidua menderatu zuten. 53-81.

A2

Optica Mtz.De Lizarduy jotake-k partidua galdu zuen Cb Santurtziren aurka. Hiru partzialetan kanpoko taldeak aurretik bukatu zuen eta abantaila horrengatik 10 gora amaitu zuen partidua. 66-77.

Centro de Estudios Mikeldi Usk-ren porrota etxean. Ate Asesores Araberrik partiduaren zuzenbidea markatu zuen eta 71-91 amaitu zuten.

Bost Machine tools Take, Cafes Aitona Galilea menderatzaile baten aurrean aurkitu zen. Hauek ez zieten etxekoei aukerarik utzi aurre egiteko zati bakoitzen distantzia handituz. Markadore finala 40-75 izan zen.

Getxo Sbt Zast Zarautz-en aurretik jarri zen atsedenaldirarte, hirugarren zatian Zarauztarrek buelta eman zioten markadoreari baino etxekoen azken zati on batekin beraien toki aldarrikatu zuten markadore aurrean. 45-41.

Loiola Indautxu 06 56, Ibaizabal Esp 73. Ibaizabal Esp-ek abantaila haundia lortu zuen lehen zatian 7-22 tanteoarekin. Hurrengo zatiak borrokatuagoak izan ziren baino azken zati lagungarri batekin erraz bukatu zuten aurretik.

 

NESKAK

A1

Optica Troconiz Araba eta Consulting Alaves Araski-ren arteko partiduan, etxeko taldeak liderargotza artu zuen markadorean aurretik jartzen. Hirugarren denborak ‘tiro libre’-ak botatzeko aukera asko izan zituzten eta hauek aprobetxatuz markadorean puntu asko gehitu zituzten. 66-55 gora amaitu zuten.

La Salle Bilbao-ek Movilteck Isb-ren kontrako partidua galdu zuen. Etxeko taldeak atzetik jarritu zuen ahalik eta gehien urbilduz baino Movilteck-ek harnas artzeko distantzia nahikoarekin aurretik mantendu zen uneoro. 44-56.

Garaipen lortzeko lan egin zuten Easo Ibaeta Basket Plagamaniako neskak. Lointek Gernika Lv-ren aurkako partiduan aurretik jarri ziren eta Bizkaitarrak orpoetara urbildu baziren ere Easoko neskek graipena borrokatu zuten. 66-62 markadore finala.

A2

Barakaldo Basket-en porrota Bera Bera-ren aurka. Lau zatietan kanpoko taldeak aurretik mantetzea lortu zuen distantzia pixkanaka handituz. Partidua 54-67 bukatu zen BeraBera-ren alde.

Bizkai Esnea Ibaizabal-ek partidua galdu zuen Loiola Indautxu-ren aurka. Partiduaren lehen erdia oso leihatua izan zen, oso markadore parekatuarekin ez zegoen batere argi partiduaren norabidea. Kanpoko taldea bigarren erdian gogor atera zen eta 13-20 puntuko hirugarren partziak on batekin garaipenerako norabidea artu zuten. 51-68 partidu bukaeran.

Ekiola Ointxe!-k Lointek Gernika ‘B’-ren aurka partidua menderatu zuten. Ala ere hirugarren denborak kanpoko taldeak aurre egin zien 15-25 eko partziala irabaziz. Ekiola Ointxe!-k jadanik zuen abantaila zela eta ez zen nahikoa izan partiduari buelta emateko, eta laugarren denbora irabazita 70-53 aurretik geratu ziren.

Marianistas Kiroltasuna-ko neskak porrota sufritu zuten Tabirako Baque.-ren aurka. Distantzia motxarekin joan ziren aldageletara (28-32) baino hirugarren denboratik aurrera Tabirakok puntu dexente gehitu zituen 51-75 bukatu arte.