EMAKUMEZKOAK:

A1

Consuling Alaves Araskik irabazi zuen La Salle Bilbaoren aurka. Etxekoek 26-11ko lehen partzial batekin hasi ziren eta La Sallekoek ez ziren murrizteko gai izan. Azkenean 66-41.

Easo Ibaeta Basket Plagamaniak, oraintxe bertan A1eko liderra dana baina oraindik hiru jardunaldi eta bere zuzeneko aurkarien, Lointek Gernika LV eta Optica Troconiz Arabaren arteko atzeratutako partidu bat daukanak, garaipena lortu zuen Azpeitian jokatutako partidan. Etxekoek markagailuan goitik mantentzea lortu zuten lehen laurdenean bakarrik. Hortik aurrera, Easok aurrea hartu zuen eta pixkanaka markagailuko aldea handitzen joan zen. Azkenean, 47-67.

 

A2

Tabirako Baquek garaipena lortu zuen Ekiola Ointxe 65-61en aurka. Partida oso parekatua izan zen, atsedenaldira arte Ekiola OIntxe menderatzea lortu zuena. Hortik aurrera, etxekoek markagailuari buelta eman zioten eta aurretik mantentzea lortu zuten azken txistura arte.

Beste partida lehiatua Lointek Gerka B-k eta Bizkai Esnea Ibaizabalek jokatu zuten. Lointek Gernikak 9-0eko partzialarekin hasi eta hirugarren laurdenera arte aurretik mantentzea lortu zuen, baina lider aldaketa batzuk norgehiagoka interesgarria jarriko zuten. Azkenik, Gernikakoek garaipena lortuko lukete 68-64ko emaitzarekin.

Eta lehia estua, nahiz eta lasaiagoa izan, Bera Berak centro de estudios Mikeldi USK irabazi zuen, 57-67. Nahiz eta Bera Berak aurretik mantentzea lortu zuen partida osoan zehar, Unamuno partidaren hainbat alditan, aldeak murriztea eta markagailuan gertu jartzea lortu zuen.

Atletico San Sebastianek garaipena lortu zuen Marianistas Kiroltasuna taldearen aurka. Atletikoren partida bikaina, ez ziona aukerarik eman aurkariari, lehen minututik menderatu baitzuen. Azkenean, 67-30.

Beste garaipen erraz bat Loiola Indautxuk lortu zuen Barakaldo Basketen aurka. Jokatutako bigarren laurdena kenduta (7-6), Loiolak errez irabazi zituen gainerako laurdenak.

 

GIZONEZKOAK:

A1

Bilbao Basket Fundazioak irabazi du 5+11 B fundazioaren aurkako partida. Etxekoek 13 puntuko aldea hartu zuten markagailuan lehen laurdenean. Baskonistek azken laurdenera arte erantzun zioten eta aldeak mantendu zituzten, baina azken laurdenean Bilbao Basketen 27-10eko partziala garaipena eman zien bilbokoei, 91-66.

5+11 A fundazioak irabazi zuen Ekiola Ointxeren aurkako partida, 79-76. Lehen laurden parekatu baten ondoren, bi puntuz aurreratu ziren gasteiztarrak, baina 5+11 fundazioak 25-11ko partziala egin zuen eta aldea handitzen hasi zen. Distantzia horiek ez zuten asko iraungo, Ekiola Ointxe garaiz erreakzionatu zuelako eta 13-23koarekin berriro partiduan sartu zelako, azken laurdenean markagailuari buelta emateko ere mehatxatuz.

Ordiziaren garaipena Easo Andatzari egindako bisitan. Pixkanaka, lehen laurdenean, Ordiziak aldea handitu zuen markagailuan eta azken laurdena ia 30 puntuko aldearekin hasi zuen. Easok azken laurdenari esker lortu zuen azken emaitza zertxobait makillatzea, 52-75.

 

A2

Santurtzik 59-64 irabazi zuen Zarautzen aurka, Santurtziko taldeak hasieratik nagusi izandako norgehiagokan. Zast Zarautzek oso gertutik jarraitu zuen markagailuan, baina ezin izan zuen bueltarik eman eta 59-64 bukatu zuen Santurtziren alde.

Ate Asesores Araberrik garaipen erraza lortu zuen Loiola Indautxuren aurka, 92-53. Etxekoek Loiolaren aurka egindako bi partzial onek markagailuan ia 40 puntuko aldea lortu zuten azken laurdenaren hasieran. Azken laurden berdindu batek ezberdintasunak handitzea ekidin zuen.

Partida berdindua jokatu zuten Ibaizabalek eta Takek. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen laurdenean, baina Takeren erreakzioak ia berdinketa jarri zuen markagailuan atsedenaldian 33-32 eta aurretik hirugarren laurdenaren amaieran. Etxekoek gehiago asmatuta garaipena lortu zuten, 66-62ko emaitzarekin.

Beste partida parekatu bat Cafes Aitona Galilea eta Optica Martinez de Lizarduy Jotakeren artean. Lehen bi laurdenak berdinduta amaitu zuten, eta hirugarren laurdenean Cafes Aitona Galileak 5 puntuko aldea lortu zuen. Azken laurden lehiatuaren ondoren, 64-62 irabazi zuen Cafes Aitona Galileak.

Getxok 71-52 irabazi zuen Centro de Estudios Mikeldi USK taldearen aurka. Lehen laurdenean 22-8ko partziala lortu zuten Getxoko taldeak. Minutuak pasa ahala Getxok aldeak apur bat gehiago handitu zuen eta 19 puntuko errentarekin bukatu zuen.