Neskak

A1

A1eko bigarren fasea amaitzeko bi jardunaldi falta dira eta oraindik A1eko lehen postua dago jokoan, Espainiako Kluben arteko txapelketarako plaza zuzena eskuratzeko. Easo Ibaeta Basket Plagamania, Optica Troconiz Araba eta Lointek Gernika lehiatuko dira txapelketako lehen postua nor lortuko duen eta, beraz, Euskadiko txapelduna nor izango den. Bi jardunaldi faltan eta hiru Araba eta Gernika taldeentzar, bigarren partida jokatzeke baitute. Ostegun honetan, 19: 00etan, Gernikan jokatuko dute.

 

Optica Troconiz Arabak garaipena lortu zuen Movilteck ISBren aurka, 54-39. Araba jaun eta jabe izan zen neurketaren lehen zatian. Atsedenalditik bueltan, Movilteckek aldeak murriztea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan Arabaren garaipena arazoetan jartzeko.

 

Lointek Gernikak garaipena lortu zuen Consulting Alaves Araskiren aurka, 53-49. Hirugarren laurdenera arte partida parekatua izan zen eta Gernikakoek 10 puntuko errenta lortu zuten azken laurdena hasteko. Gernika estu ibili zen erasoan, ez baitzuen punturik lortzen eta Araski hurbiltzen zihoala ikusten zuen, baina ez zen nahikoa izan markagailuari buelta emateko.

 

Easo Ibaeta Basket Plagamaniak erraz irabazi zion La Salle Bilbaori. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen laurdenean eta 17 puntuko errenta hartu zuten, pixkanaka laurdena pasa ahala azken 73-33raino handituz joan zen.

A2

A2 amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, erabakita daude datorren denboraldirako Euskal Ligan jarraituko duten bi taldeak eta maila mantentzea lortzen ez dutenak. Bera Berak eta Loiola Indautxu 06k Euskal Ligako postuari eustea lortu dute 22/23 denboraldirako. Ateletico San sebastian, Tabirako Baque, Lointek Gernika B, Bizkai Esnea Ibaizabal, Centro de Estudios MIkeldi, Ekiola Ointxe, Barakaldo Basket eta Marianistas Kiroltasunak ez dute Euskal Ligako postua mantentzea lortu.

 

Atletico San Sebastianek garaipen handia lortu zuen Ekiola Ointxeri egindako bisitan. Partida oso parekatua izan zen Ekiola Ointxek eta Atletico San Sebastianek jokatu zutena, eta markagailuan lider aldaketa ugari egon baziren ere, Atleticok Ointxek baino 2 puntu gehiago lortu zuen eta partida aurretik amaitu zuen.

 

Lointek Gernika B-k 54-66 irabazi zion Barakaldo Basketi. Partida parekatua izan zen atsedenaldira arte, Gernikak 4 puntuko abantaila hartu eta bigarren zatia markagailuan goitik hastea lortu zuen. Hortik aurrera, Lointek Gernikak aldea 12 puntura zabaltzea lortu zuen.

 

Tabirako Baque garaile izan zen Bizkai Esnea Ibaizabalen aurrean. Hasierako 6-21eko partziala Tabirako Baquek lortu zuen, eta 15 puntuko aldea jartzea lortu zuen. Hortik aurrera, Ibaizabal hobe batel aldea murrizten saiatu zen, baina ez ziren nahikoa izan, 54-62.

 

Bera Bera eta Loiola Indautxuren arteko partida oso parekatua izan zen, bigarren laurdenean izan ezik, non Loiolak 16-23ko partziala lortu zuen, eta lortutako abantaila partida amaierara arte mantendu zuen, 70-79.

 

Centro de Estudio Mikeldi USK Marianistas Kiroltasuna taldeari irabazi zion. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen partzialean 12-5eko emaitzarekin, gainerako partidua markagailuan goitik joateko. Azken laurdenean Marianistas hobe batek aldea murrizten saiatu zen 50-43.

 

Mutilak

A1

Gizonezkoen kadete mailako A1 txapelketa amaitzeko bi jardunaldi faltan, Bilbao Basket Fundazioa A1 Eko txapeldun bihurtu da eta Espainiako txapelketarako txartela ziurtatu du, joan den asteburuan 5+11 fundazioaren aurka lortutako garaipenaren ondoren.

 

Bilbao Basket Fundazioaren garaipena Baskoniaren aurka 70-83. Lehen zatian Bilbao Basket izan zen nagusi eta atsedenaldira 22 puntuko aldea lortu zuen. 5+11 fundazioak erreakzionatu nahi zuen azken laurdenean eta 30-19 partzialarekin aldea murriztea lortu zuen.

 

Easo Andatzak garaipena lortu zuen Ekiola Ointxeren aurka, 65-89. Easok bigarren partzialetik bideratu zuen garaipena eta 12-31ko emaitzarekin, azken txistua jo arte aldea handitzea lortu zuen.

 

Ordizia KE nagusitu zen 5+11 B fundazioaren aurka. Etxekoek laurdenetan zehar aldea handitzen joatea lortu zuten eta 5+11 B fundazioari ez zioten aldea  murrizteko aukerarik eman. Azkenik, 97-56.

 

A2

A2 amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, ATE Asesores Araberrik Euskal Ligan jarraitzea lortu du hurrengo denboraldirako. Ibaizabal ESP eta CB Santurtzi SK taldeek Euskal Ligan jarraitzeko lehiatu behar dira datorren asteburuan, azken jardunaldian. Bietako batek bakarrik lortuko du.

 

Ibaizabalek garaipena lortu du Jotakeren aurka. Etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan lehen laurdenean. Bigarren laurden on baten ondoren, Ibaizabalek markagailuari buelta eman eta aurretik jarri zen. Azken laurden erabakigarri batek garaipena eman zion Galdakaokoei, 66-76.

 

Loiola Indautxu nagusitu da Getxoren aurka. Loiolak aurrea hartu zuen markagailuan eta Getxok aldeak murriztu eta 4 puntura jarri zen atsedenaldian. Etxekoek aldea handitu zuten hirugarren laurdenean, eta azken partzialean Getxo berriro aldea murriztu nahaian hurbildu zen baina azken markagailua horrela geratu zen, 54-47.

 

Zast Zarautzek Centro de Estudios Mikeldi USK garaitu du. Zarautzek 14 puntuko errenta lortu zuen lehen partzialean, atsedenaldira arte mantendu zuena. Bigarren zatian Unamunok erreakzionatu egin zuen aldea murrizteko, baina Zarauztarren beste laurden on batek 69-52koa utzi zuen.

 

Santurtzik garaipen garrantzitsua lortu zuen Cafes Aitona Galilearen aurka permanentzia jokatzen zen partidu batean. Hiru laurdenetan bi taldeak markagailuan aurretik jartzea lortu ondoren, azken laurdenean lortutako 19-12ak garaipena eman zion Santurtzikoei, 63-55.

 

Ate Asesores Araberri taldeak garaipena lortu zuen Bost Machine Tools Takeren aurka eta Euskal Ligan jarraitzea lortu zuen. Partida hasi zen eta etxekoek aurrea hartu zuten eta Araberri 7 puntura utzi zuten markagailuan. 11-22ko partzialarekin Araberrik erreakzionatu zuen bigarren laurdenean eta markagailuari buelta eman zion. Talde hauen dinamika onak atsedenaldiaren ostean jarraitu zuen eta horrela 17 puntuko errenta jarri zuten azken erasoa baino lehen, non garaipena lortu eta 22/23rako Euskal Ligan jarraitzea lortu zuten.