LIGA FEMENINA

Liga Regular – Jornada 30

Valencia B.C 75 – 61 Kutxabank Araski

Valencia B.C-ren garaipena Kutxabank Araski-ren aurka astebukaera honetan, liga erregularreko azken jardunaldian. Gazteiztarrek partidua aurretik hasi zuten bigarren denborara 16-25 eko markadorearik sartuz. Etxekoen aldeko bigarren partzialarekin Valencia B.C-ko neskak distantzia murriztu zuten. Hirugarren zatia Kutxabankeko neskek aurretik hasi bazuten ere Valenciako neskek partiduko norabidea markatu zuten eta markadoreari buelta emanez aurretik jarri eta aurretik bukatu zuten. 75-61.

Lointek Gernika Bizkaia 63 – 52 Cadi La Seu

Lointek Gernika Bizkaia garaile Cadi La Seu-ren aurka. 6 gora hasi zuten partidua. Bigarren denboran 2 puntu beherako partzialarekin gainetik mantendu ziren. Hirugarren denbora berdindu baten ondoren 20-13ko azken partziala borrokatu zuten etxekoek. 63-52ko markadorearekin amaitu zuten partidua.

Idk euskotren 82 – 76 Tenerife

Beste euskal talde baten garaipena asteburu honetan. Idk Euskotren-ek Teneriferen aurretik amaitu zuen markadorean. Partiduaren lehen erdian Donostiarrek 8 puntuko distantzia lortu zuten. Alde horrekin hiru eta laugarren zati berdinduago batetaz babestu ziren. 82-76 bukatu zuten.

Jardunaldi honekin liga erregularraren amaiera bizi genuen.

Final four-a hasiko da asteburu honetan bi euskal talderekin.

Final Four- 1. jardunaldia

24/04 19:00
Lointek Gernika Bizkaia – Perfumerías Avenida

 

24/04 12:00
Idk Euskotren – Spar Girona

 

Foto: Idk Euskotren