Euskadiko saskibaloi federazioak, urtero bezala, udako kanpusak prestatzen dabilz, ohikoa denez mini mailatik kadete mailara jokalari ezberdinak gonbidatuz.

Hemen zehazten dizuegu maila bakoitzeko datak eta beteta eraman behar izango den dokumentazioa izena ematea bermatzeko.

Jokalariei gonbidapena eta dokumentazioa lurraldeko federazioaren eskutik helaraziko zaio.

  • Emakumezkoen kadete maila, 2022ko ekainak 27tik uztailak 1era arte.
  • Gizonezkoen kadete maila, 2022ko uztailak 1etik uztailak 5era arte.
  • Emakumezkoen haur maila, 2022ko uztailak 5etik uztailak 9ra arte.
  • Gizonezkoen haur maila, 2022ko uztailak 9tik uztailak 13ra arte.
  • Gizonezkoen mini maila, 2022ko uztailak 13tik uztailak 17ra arte.
  • Emakumezkoen mini maila, 2022ko uztailak 17tik uztailak 21ra arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Jokalarien karta.
– Kanpuserako izena emateko horria.
– Gurasoen baimena.