Asteburu honetan gizonezkoen Lehen Mailako azken jardunaldia jokatu da. Bilbao Basket, Take Tolosa eta Askatuak berdinduta iritsi ziren lehen postuan txapeldun izateko aukerekin. Larunbateko jardunaldia eta hiru taldeen garaipenaren ondoren, Bilbao Basket Gizonezkoen Lehen Mailako txapeldun izendatu zen. Ondorioz EBA Ligara igoera bermatzen da.

Askatuak, Take Tolosa, Loiola Indautxu eta Tabirako Kopako txapeldun bezala F4a jokatuko dute EBA Ligara igotzeko plazagatik.

PARTIDUEN LABURPENA:

A1

Donostiako Atletikok hiru puntugatik galdu zuen Redline Mekanika Takeren aurka. Lehen zatia 11-26 bukatu zuten eta abantaila honek Tolosarrei aurretik gelditzeko lagundu zien. Etxeko taldeak bigarren eta hirugarren partzialak irabazi zituen. 51-51 pasa ziren azken zatira baina 20-23ko partzialarekin 71-74 amaitu zuten partidua.

Bilbao Basket Fundazioak bi puntugatik irabazi zion Tabirako Baque taldeari. Partida leihatua izan zen, bi taldeek behin baino gehiagotan eman zioten buelta markagailuari. Etxeko taldeak garaipena lortu zuen, sailkapeneko lehen postua eta EBA ligarako igoera ospatuz.

Mondragon Unibertsitatearen porrota Tecnun Askatuak-en aurka. Etxeko taldeak abantaila handia lortu zuen lehen denboran. Kontrakoek partzialak berdindu zituzten, baina ez zuten tartea murriztea lortu. Markagailua 71-81 amaitu zen.

Universidad Deusto Loiola Indautxu-k Urgatziren aurka galdu zuen asteburuan. Markadorean behetik gelditu arren Lauko Finalerako postua lortu izana ospatu zuten. Urgatziko mutilek hasiera oso indartsua eman zioten partiduari eta etxekoek ezin izan zuten partidua berreskuratu. 73-77 partidaren amaieran.

A2

Goierriko porrota Disdira Bitxitegia Isb-ren aurka. Talde bisitaria nagusi izan zen lau denboretan. 60-79 amaitu zen partida.

Rioja Cenicerok Cabarri Galvanizados Unamunoren aurka irabazi zuen luzapenaren ondoren. Lehen zatian 16-11, 31-24 atsedenaldian, 44-42 hirugarren zatian eta 57 laugarrenean. Luzapenean etxeko taldeak abantaila hartu zuen 70-65 amaitu arte. Porrot honen ondoren Unamunoko mutilak klasifikazioko azken postuan geratu ziren.

Megacalzados Ardoik puntu bateko abantailarekin garaipena lortu zuen San Cerninen aurka. Etxeko taldeak azken zatian lortu zuen markagailuaekin egitea. C.D San Cerninek porrota bere gain hartu behar izan zuen partida oso borrokatu baten ondoren. Markagailu honekin, C.D San Cernin azkenaurreko postuan geratu da. Partida 71-70 amaitu zen.

Lehiaketaren oinarrien arabera, eta beste kategorietako igoeren eta jaitsieren berri izan arte, jaitsiko diren taldeak hauek dira:  Ordizia Ondozabal Group, Distribuciónes Rioja Cenicero, CD San Cernin eta Cavarri Galvanizados Unamuno.