Emakumezkoen bigarren maila

22/05 Finalerdiak

18:00 Mondragon Unibertsitatea Ointxe! 78 vs. getxo saski 64

Larunbatean jokatu ziren bigarren mailako finalerdiak. Arratsaldeko lehen partidua Mondragon Unibertsitatea eta Getxo Saskibaloi taldearen artean eman zen. Partidu leihatua izan bazen ere, Mondragoneko neskak 78-64 ko tanteoarekin garaipena lortu eta ondorioz finalerako lekua lortu zuten.

20:00 Maristas Logroño 49 vs. Askartza Claret Saskibaloia 53

Finalerako bigarren posturako lekua Maristas Logroño eta Askarta Saskiren artean jokatu zuten. Maristas Logroño gertu gelditu zen markadorean baino 4 puntuko abaintailarekin kanpoko taldeak aurretik bukatu zuen. 49-53ko emaitzarekin Askartza Claret-entzat izan zen garaipena.

22/05 Finala

18:00  Mondragon Unibertsitatea Ointxe! 79 vs. Askartza Claret Saskibaloia 54

Bigarren mailako emakumeen kategoriako final four-aren finala igandean jokatu zen Mondragon Unibertsitatea Ointxe! eta Askartza Claret-en artean.

Etxeko taldeak menderatu zuen partidua, lehen zatitik markadorean aurrea hartuz. 5 minutu zijoazela 15-09ko abantailarekin hasi zuten partidua Mondragoneko neskak. Tendentzia hori jarraituz atsendaldian 41-21 joan ziren aldageletara. Distantzia handitzen jarraitu zuten aurkakoei partiduari buelta emateko aukera ezabatuz. Partidua 79-54 amaitu zuen. Garaipen honekin Mondragon Unibertsitatea Ointxe! emakumezkoen bigarren mailako f4ko txapelduna bihurtzen da, eta ondorioz, lehenengo mailara igoera lortu dute.

 

Gizonezkoen bigarren maila

21/05 Finalderdiak

18:00 La Salle basket 71 vs. Ibaizabal St 51

Larunbateko lehen finalerdia La Salle Basket eta Ibaizabal St-ren artean jokatu zen. Etxeko taldeak partidua burutu zuen hasiera batetik garaipena landuz. Partidu amaierako markadorea 71-51 izan zen eta ondorioz La Salle Basket-ek finalerako tokia lortu zuen.

20:15 Askartza saski 58 vs. Zast Zarautz 51

Finalerdiko bigarren partiduan finalerako bigarren tokia borrokatu zuten. Askartza Claret Sakibaloia eta Zast Zarautz lehiatu ziren markadorean aurretik amaitzeko. Gertu ibili baziren ere, Askartza Claret Saski 7 puntu gora gelditu zen partidu amaieran 58-51ko markadorearik garaipena lortuz.

22/05 Finala
18:00 La Salle basket 68 vs. Askartza Claret Saskibaloia 59

Bigarren mailako mutilen kategoriako final four-aren finala igandean jokatu zen La Salle Basket eta Askartza Claret Saskibaloia-ren artean.

Partida leihatua jokatu zen bi talde hauen artean. Markadoreak ondo islatu zuen taldeen aurrea hartzeko borroka. Lehen denbora 05-05 hasi zuten baino bigarren zatira 11-08 pasa ziren etxekoen abantailarekin. Bigarren zatian aurkakoek kontrarekin markadoreari buelta eman eta 18-19 gora jarri ziren denbora erdira. Leiha mantenduz 30-32 joan ziren deskantsura. Hirugarren denbora etxeko taldeak markadorea errekuperatu zuen puntu bat gora ipiniz 5 minutura eta markadorean aurretik pasa ziren azken denborara. Azken zatian La Salle Basket-ek puntuak gehitu zituen distantzia handituz. 68-50ko markadorearekin garaipena lortu zuten. Emaitza honekin gizonezkoen bigarren mailako f4ko txapeldunak dira eta ondorioz lehenengo mailara igotzea lortu dute.