JUNIOR MUTILAK F4

Aurreko asteko larunbatean junior mailako taldeek Eus-Naf-Errioxar lehiaketaren final four-a jokatu zuten.

 

Mutilen kategoriako 3. eta 4. postuak Take Burruntzi eta Fundación Bilbao Basket-ek jokatu zituzten. Finala Fundación 5+11 eta Easo Gipuzkoa Basket-en artean jokatu zen.

 

Lehen partiduko emaiza 55-88 izan zen, Fundación Bilbao Basket-en alde. Kanpoko taldeak partiduko norabidea markatu zuen lehen zatian 16-27 gora joanez. Inertzia hori mantendu zuten deskantsura arte. Hirugarren denboran distantzia handia gehitu zuten, aurkakoei aukerak ezabatuz eta Bizkaitarrak garaipenera hurbilduz. Partidua 55-88 amaitu zuten. Take Burruntzik 3.postuan amaitu du lehiaketa eta Fundación Bilbao Basketek 4.postuan.

 

Finala Fundación 5+11-en eta Easo Gipuzkoa Basket-en artean lehiatu zen. Hasieratik etxeko taldeak aurrea hartu zuen. 28-11ko distantziarekin pasa ziren bigarren denborara. Abantila mantendu zuten partidu osoan zehar. Aurkakoek aurre egin zuten distanzia apur bat murriztuz partiduaren bigarren erdian baino ez zen nahikoa izan markadorea errekuperatzeko. Horrela, Fundación 5+11 73 – 53 gora gelditu zen Easo Gipuzkoa Basket-en aurka garaipena lortuz.

 

Easo Gipuzkoa Basket 2.postuan eta Fundación 5+11 lehiaketako garaile amaitu zuten.

 

 

JUNIOR NESKAK F4

Nesken kategoriako 3. eta 4. postuengatik Araski eta Cd Promete-k egin zuten aurka. Etxeko taldea aurretik hasi zen 10 puntuko distantzia lortuz lehen zatian. Bigarren zatian ordea aurkakoek markadorea berdindu zuten 29-29 joanez deskantsura. Hirugarren zatian Araskiko neskek berriz ere 10 puntuko distantzia lortu zuten. Partidu amaiera arte abantaila handitu zuten eta 59-44ko markadorearekin garaipena beraientzat izan zen.

 

Leiha mundiala torneoko garaipena lortzeko Tabirako Baque eta Loiola Basket-en artean. Partidu polita izan zen. Lehen zatia kanpoko taldeak aurretik bukatu zuen 14-23ko tanteoarekin. Bigarren denboran etxeko taldeak markadorea errekuperatu zuen 35-35era berdinduz. Tendentzi hori jarraituz Loiola Basketeko neskek aurrea hartu zuten 53-48 gora joan arte. Azken denboran ordea Tabirako Baquekoek tiro libreak ongi aprobetxatuz eta markadorean gora eginez 75 puntura berdindu zuten markadorea. Prorroga-ra iritsi ziren bi taldeak kategoriako lehen tokiaren lehian. Kanpoko taldea hiruko saskiratze batekin 77-80 gora jarri zen. Etxekoek atzetik jarraitu zieten saskiratze batekin 85-84 aurrea hartu zuten arte. Bi tiro libre-rekin 87-84 gora amaitu zuten.