Emakumezkoen lehen maila
14 taldek osatuko dute joan eta etorriko txapelketa, guztira 26 jardunaldi jokatuta.

Liga erregularreko lehen sailkatuak emakumezkoen ligako 2. mailara igotzeko azken fasea jokatzeko postua lortuko du. Liga erregularreko bigarren postutik bosgarrenera sailkatzen direnek (Kopako garailea postu horien artean sailkatzen bada), edo bigarren postutik laugarrenera sailkatzen direnek, Kopako garailearekin batera (liga erregularreko seigarren eta zortzigarren postuen artean sailkatzen bada), sailkapen-fasea jokatuko dute, eta hemendik aterako da emakumezkoen bigarren ligara igotzeko aukera izango duen taldea.

Emakumezkoen lehen mailatik jaitsiko dira liga erregularrean sailkatutako azken bi taldeak (13.etik 14.era). Emakumezkoen ligatik Emakumezkoen Lehen Mailara talderik jaitsiz gero, Emakumezkoen Bigarren Mailara jaitsiko diren talde kopurua handitu egingo da.

Liga erregularra: urriaren 2tik maiatzaren 7ra

Sailkapen fasea: maiatzak 13 eta 14

 

https://basketbasko.com/es/competicion-esf/

Gizonezkoen lehen maila
14 taldek osatuko dute joan eta etorriko txapelketa, guztira 26 jardunaldi jokatuta.

Liga erregularreko lehen sailkatua EBA Ligara zuzenean igotzeko aukera lortuko du. Liga erregularreko bigarren postutik bosgarrenera sailkatzen direnek (Kopako garailea postu horien artean sailkatzen bada), edo bigarren postutik laugarrenera sailkatzen direnek, Kopako irabazlearekin batera (liga erregularreko seigarren eta zortzigarren postuen artean sailkatzen bada), sailkapen-fasea jokatuko dute, eta hortik EBA Ligara igotzeko aukera lortuko duen bigarren taldea aterako da.

Gizonezkoen lehen mailatik liga erregularrean sailkatutako azken hiru taldeak mailaz jaitsiko dira (12tik 14ra). EBA ligatik Gizonezkoen Lehen Mailara jaitsierak badaude, eta EBA ligara igoerarik gertatzen ez bada, Gizonezkoen Bigarren Mailara jaitsi beharreko talde kopurua handitu egingo da EBA Ligako jaitsieren kopuruagatik.

Liga erregularra: urriaren 9tik maiatzaren 14ra

Sailkapen fasea: maiatzak 20 eta 21

https://basketbasko.com/es/competicion-esf/