Ohikoa denez, iraila Euskal Kopak ospatzeko hilea da. Hauek dira bakoitzaren datak, sedeak eta ordutegiak.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA


Tolosako udalak eta Take Tolosa klubak 2022ko Emakumezkoen Euskal Kopa antolatuko dute.

Datak: irailak 23, 24 eta 25.
Lekua: Usabal Kiroldegia (Tolosa)

Ordutegiak:

09/23
19.00 IDK Euskotren vs Kutxabank Araski

09/24
18.00 Kutxabank Araski vs Lointek Gernika Bizkaia

09/25
12.00 IDK Euskotren vs Lointek Gernika Bizkaia

Prentsaurreko data eta lekua konfirmatzeke.

ACB EUSKAL KOPA


Galdakaoko udalak eta Ibaizabal klubak ACB mailako Euskal kopa antolatuko dute.

Data: 09/21
Lekua: Urreta kiroldegia (Galdakao)
Ordutegia:

19:30 Surne Bilbao Basket vs Cazoo Baskonia

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA 2


Durangon antolatuko da beste urte batez Euskal Kopa bat. Denboraldi honetan Durangoko udalak eta Tabirako Baque klubak emakumezkoen euskal kopa 2 antolatuko dute.

Data: 09/25
Lekua: Landako kiroldegia (Durango)
Ordutegia:

12.15 Azkoitia Azpeitia (LF Challenge) vs HGB Ausarta Barakaldo (LF2)

Partidua baino lehen, talde hauen eta Tabirako Baque klubaren emakumezkoen haur mailako 3 taldeen artean txapelketa bat jokatuko dute.

Partidu bakoitzak 10 minutuko bi zati izango ditu, atsedenaldirako 2 minutu izanda. Partiduen artean 10 minutuko atsedena egongo da.

Haur mailako partiduen ordutegia:

09:30 Barakaldo Basket vs Tabirako Baque
10:15 Iraurgi vs Barakaldo Basket
11:00 Tabirako Baque vs Iraurgi

LEB EUSKAL KOPA


Beasaingo udalak eta BKL klubak 2022ko LEB mailako Euskal Kopa antolatuko dute.

Datak: Irailak 23 eta 24
Lekua: Antzizar Kiroldegia (Beasain).
Ordutegiak: 18.00 eta 20.15.

Taldeak: Gipuzkoa Basket eta Juaristi (Urrezko LEB maila) eta Baskonia eta Teknei Zornotza (zilarrezko LEB maila). Urrezko LEB mailako bi taldeak serie-buru izango dira.

Parekatzeak: Aurreko astean (data konfirmatzeke) ospatuko da parekatzeak egiteko zozketa.

EBA EUSKAL KOPA


Lehenengo fasea: 3 taldeko 2 multzo izango dira eta buelta bakarrera danak danen kontra jolastuko duten liga izango da.

Datak: Irailak 10-11, 17-18 eta 24-25.

LEHENENGO JARDUNALDIA

GETXO SBT vs C.B. SANTURTZI S.K.

GIPUZKOA BASKET EASO vs MONDRAGON UNIBERTSITATEA

2. JARDUNALDIA:

FUNDACION BILBAO BASKET vs GETXO SBT

TABIRAKO BAQUE vs GUPUZKOA BASKET EASO

3. JARDUNALDIA:

C.B. SANTURTZI S.K. vs FUNDACION BILBAO BASKET

MONDRAGON UNIBERTSITATEA vs TABIRAKO BAQUE

Ordutegiak konfirmatzeke. Astean zehar berria eguneratuko dugu data eta ordutegiekin.

Fase finala: semifinala eta finala izango dira
Datak: urriak 1 eta 2
Lekua: konfirmatzeke