EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA


Gernikarrak partidu osoan zehar aurretik izan ziren markagailuan Consulting Alaves Araskiren aurkako norgehiagokan. Garaipen honekin gernikarrek, bolada honetan jarraitzen dute partidurik galdu gabe.

Óptica Troconiz Arabak partidu eroso batekin garaitu zuen La Salle Bilbao. 50 puntugatik lortu zuten garaipena eta lehengoak dira sailkapenean.

Bera Berak denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxu 07ren aurka. Donostiarrek hasierako 20-2ko aldea lortu ostean, partidua bideratuta utzi zuten, azkenik, 38 puntugatik irabazteko.

Easo Ibaeta Basket Buruntzaren eta Moviltek ISBrek elkar ikusi zuten eta garaipena etxean geratu zen. Norgehiagoka oso berdintsua izan zen baina azken txanpan donostiarrak finago ibili ziren eta garaipena eskuratu zuten.

 

GIZONEZKOEN KADETE MAILA


Ate Asesores Araberriren eta Fundación Bilbao Basketen arteko partiduan, bizkaitarrak irten ziren garaile. Atsedenaldira bilbotarrek 10 puntu baino gehiagoko aldea zeramaten. Azkenik, bigarren zatian aldea areagotuz joan zen eta ia 40 puntugatik irabaztea lortu zuen Fundación Bilbao Basketek.

Ibaizabal eta Santurtziren arteko norgehiagokan, galdakaotarrak izan ziren garaile. Azken laurdenan, 20-9ko partzial baten bidez, Ibaizabalek eraman zuen poltsikora derbi bizkaitarra.

Easo Gipuzkoa Basket Panko Performancek garaipen erosoa eskuratu zuen Ekiola Ointxeren aurka. Ekiola Ointxek bigarren eta hirugarren laurdenetan joko hobea izan zuen eta donostiarrak garaipena merezi izan zuten.

Fundación 5+11k, Loiola Indautxu 07 garaitu ostean, sailkapeneko lehenengo postuan mantentzen da norgehiagoka guztiak irabazi dituelarik.

 

EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILA


Lointek Gernikak Zast Zarautz garaitu zuen partidu hasiera on baten bidez. 9-0ko partziala lortu zuen talde bizkaitarrak eta hortik aurrera, garaipen erosoa eskuratu zuten.

Electro Alavesa Araski eta Loiola Indautxu 05en arteko partidua berdintsua izan zen. Azken laurdenean erabaki zen partidua gasteiztarren alde. Honela, Electro Alavesa Araskik bere garaipenen boladarekin jarraitzen du.

Fundibide ISB eta Easo Ibaeta Basket Lorearen arteko partidua oso bizia izan zen. Fundibide ISB nagusi izan zen partidu osoan zehar, baina azken laurdenean Easoren aldeko 13-25eko partzialari esker, partidua luzapenera joan zen. Luzapenean Fundibide ISBk Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmeten aurretik jarri zen eta 3 puntugatik irabaztea lortu zuen.

FSgroupe Arabak garaipena eskuratu zuen Tabirako Baqueren aurka norgehiagoka lehiatu batean. Azken momentuan arabarrek hiruko bat eskuratu zuten eta durangarrek segituan bi jaurtiketa libre huts egin zituzten, horrela FSgroupe Arabak garaipena poltsikora eraman zuen.

 

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILA


Santurtzik derbi bizkaitarra eraman zuen etxera Fundación Bilbao Basket garaitu ostean. Santurtzik saskiratze maila on baten bidez, lehenengo laurdena menperatu zuen. Hala ere, partidua osoa berdinduta egon zen eta azkenean, Santurtzik irabazi zuen (84-81).

Take eta Ibaizabalen arteko partiduan, bizkaitarrak hiru laurdenetan zehar bizirik mantendu ziren. Azkenean, tolosarren aldeko 27-9ko partzial baten ostean, garaipena eskuratu zuten.

Easo Gipuzkoa Basket Mandoegik, partidu eroso baten bidez, Mondragon Unibertsitatea garaitu zuen.

Fundación 5+11k 60 puntu baino gehiagoko aldeagatik irabazi zuen Zast Zarautz. Fundación 5+11k, partidu guztiak irabazi ostean, sailkapenaren buru izaten jarraitzen du.