GIZONEZKO JUNIOR MAILA


Fundación Bilbao Basket garaipen erraza lortu zuen Ibaizabalen aurka. Partidu honen ostean, bilbotarrek urteko hirugarren garaipena lortu zuten eta Ibaizabalek, aldiz, ez du norgehiagokarik irabazi.

Fundación 5+11 eta Easo Gipuzkoa Basket Mandogiren arteko norgehiagokan gipuzkoarrek irabazi zuten. Atsedenaldian gasteiztarrak 9 puntu aurretik zindoazen markagailuan. Handik aurrera, Easo Gipuzkoa Basket Mandogik 13-23ko partziala egin ostean, garaipena Donostiara joan zen.

Santurtzik Zast Zarautz garaitu zuen 91-67ko markagailuarekin. Bizkaitarrak partidu osoan zehar aurretik egon ziren markagailuan. Gipuzkoarrek aldiz, hirugarren laurdenean aldea murriztea lortu zuten arren, talde santurtziarrak azken laurdenean aldea berriz luzatzea lortu zuen.

Mondragon Unibertsitatea eta Take Burruntziren arteko partidua oso berdintsua izan zen. Partidu parekatu baten ostean, norgehiagoka luzapenean erabaki zen. Luzapenean, Mondragon Unibertsitateak bi puntugatik irabaztea lortu zuen.

 

EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILA


Lointek Gernika eta Tabirako Baqueren arteko derbi bizkaitarrean, gernikarrek garaipena eraman zuten. Bigarren laurdena oso erabakigarria izan zen, izan ere, Lointek Gernikak 17 puntugatik irabazi zuen laurden hau. Handik aurrera, markagailuko aldea bukaerararte mantendu zen.

Easo Ibaeta Basketek Electro Alavesa Araski garaitu zuen bi puntugatik. Gipuzkoarrak 10 puntugatik zihoazen aurretik markagailuan. Hala ere, Araski aldea murrizten joan zen eta gainera, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Azken momentuan, Easok saskiratutako hiruko bati esker, garaipena Donostian geratu zen.

Loiola Indautxu 05 eta Zast Zarautzen arteko norgehiagokan, bilbotarrak izan ziren irabazle. Partiduaren jabetza Loiola Indautxurena izan zen momentu osoan zehar.

FSGroupe Arabak hasieratik izan zen irabazlea Fundibide ISBren aurkako partiduan. 15 puntuko aldea atera zuten hasieran gasteiztarrek. Hortik aurrera, partiduan aurretik izan zen FSGroupe Araba. Azkenik, markagailua 70-51 gasteiztarren alde.

 

GIZONEZKOEN KADETE MAILA


Ekiola Ointxek eta Ibaizabalek jokatu zuten partiduan, talde arrasatearra irten zen garaile. Ekiola Ointxek jokatutako bigarren zatia erabakigarria izan zen garaipena etxean geratzeko. Azkenean, 81-57 gipuzkoarren alde.

Fundación 5+11k, Easo Gipuzkoa Basket Panko Performance garaitu zuen. Modu honetan, sailkapenaren buru dira oraindik porrotik ezagutu gabe.

Ate Asesores Araberrik garaipena lortu zuen Loiola Indautxu 07ren aurka. Hasieran, bilbotarrak markagailuan aurretik jarri ziren. Ondoren, markagailua irauli ostean, Araberri abantaila handitzen hasi zen. Partidu bukaeran, gasteiztarrek 73-59 irabazi zuten.

Fundación Bilbao Basket eta Santurtziren arteko norgehiagokan, talde bilbotarrak garaipen erosoa eskuratu zuen. Hasieratik amaierara aurretik izan zuen Fundación Bilbao Basketek partiduaren jabetza.

 

EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA


Óptica Troconiz Arabaren garaipena Easo Ibaeta Basket Buruntzaren aurka (74-61). Arabarrek hasieratik lekukoa hartu zuten eta 12 puntutako abantaila, garaipena eskuratzeko baliagarria izan zitzaien.

Movilteck ISB eta Consulting Alavés Araskik jokatu zuten norgehiagokan, gipuzkoarrek lortu zuten irabaztea. Nahiz eta hirugarren laurdena arabarrena izan, Movilteck ISBk abantaila nahikoa atera izan zuen eta baliagarria izan zitzaien garaipena poltsikoan izateko.

Loiola Indautxuk eta Lointek Gernikak bildu ziren derbi bizkaitarrean, gernikarrek irabazi zuten. Partiduan minutuak aurrera zihoazen heinean, aldea areagotzen hasi zen gernikarren alde. Lointek Gernikak irabazi eta porrota ezagutu gabe jarraitzen du.

Bera Berak garaipen erosoa lortu zuen La Salle Bilbaoren aurkako partiduan. Hasieratik amaierara arte Bera Bera izan zen partiduaren jaun eta jabe.