EMAKUMENZKOEN KADETE MAILA


Lointek Gernikak porrotik ezagutu gabe jarraitzen du, asteburu honetan, FSGroupe Arabaren aurka lortu zuten garaipena. Lehenengo zati berdintsu baten ostean, bigarrenean markagailuan urruntzea lortu zuten 11-22ko partzial bati esker. Azkenean, 50-65 bizkaitarren alde.

Easo Ibaeta Basket Buruntza eta La Salleren arteko norgehiagokan donostiarrak izan ziren garaipenaren merezidun argiak. Lehenengo laurdenean partiduan sartuta zeuden bilbotarrak baina handik aurrera, Easok markagailuaren aldea geroz eta gehiago areagotu zuen, azkenean 29-62 irabazteko.

Moviltek ISBk garaipen erosoa eskuratu zuen Loiola Indautxu 07ren aurka. Partidu osoan zehar Iraurgi izan zen partiduaren jaun eta jabe, Moviltek ISB 91-21 Loiola Indautxu 07.

Bera Berak garaipena lortu zuen Consulting Alaves Araskiren aurka. Araski lehenengo laurdenean bakarrik izan zen partiduaren barruan. Hortik aurrera, donostiarrak markagailuan urruntzen joan ziren azkenean ia 20 puntugatik irabazteko.

 

GIZONEZKOEN KADETE MAILA


Ointxe eta Bilbao Basketen arteko norgehiagokan, bilbotarrek eraman zuten garaipena poltsikora. Partiduaren hasiera parekatua izan zen, 5 puntuk bakarrik aldentzen zioten bata besteari hain zuzen. Norgehiagoka aurrera zihoala, aldea areagotzen joan zen. Azkenean, Ekiola Ointxe 54-92 Fundación Bilbao Basket.

ATE Asesores Araberrik Ibaizabal irabazi zuen 70 puntu baino gehiagoko aldeagatik. Partidu osoan zehar gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren, 107-29 bukatuz.

Bilbon jokatutako Loiola Indautxu 07 eta Easo Gipuzkoa Basket Pankoren arteko partiduan, donostiarrek 52-93 irabazi zuten. Bilbotarrek bigarren laurdena irabazi ondoren, 5 puntugatik galtzen joan ziren aldageletara. Bigarren zatian berriz, Easo berriro martxan hasi zen eta era berean, aldea areagotu zuen.

Fundación 5+11k garaipenak lortu ditu bakarrik denboraldi honetan. Oraingoan Santurtziren aurka lortu du garaipena alde zabala eskuratuz.

 

EMAKUMEZKOEN HAUR MAILA


Lointek Gernika eta Electro Alavesa Araskiren arteko partiduan gernikarrek irabazi zuten 54-49. Hasieran, gasteiztarrak aurretik jarri ziren 7-17. Hala ere, gernikarrek bigarren laurdenetik aurrera egindako lana baliagarria izan zitzaien garaipena etxean geratzeko.

Fundibide ISBk garaipen erosoa eskuratu zuen Tabirako Baqueren aurka. Gipuzkoarrak izan ziren garaile hasieratik amaierara arte. Azkenean, 71-49.

Norgehiagoka parekatua bizi izan zen Gasteizen FSGrupe Araba eta Loiola Indautxu 05en artean. Partidu osoan zehar izan ziren bi taldeak aurretik markagailuan. Baina azken txanpa heldu orduko gasteiztarrek markagailuari eutsi eta irabaztea lortu zuten.

Easo Ibaeta Basketek, Zast Zarautzen aurka egindako bigarren eta hirugarren laurdenak erabakigarriak izan ziren abantaila eskuratzeko. Azkenean 21 puntugatik irabazi zuten donostiarrek.

 

GIZONEZKOEN HAUR MAILA


76-55 irabazi zuen Santurtzik Tolosaren aurka. Tolosarrak partiduaren barruan izan ziren atsedenaldira arte. Hortik aurrera, Santurtzik bi laurdenak irabazi ostean, denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen.

Lehenengo laurden berdintsua jokatu zen Gasteizen Fundación 5+11 eta Ibaizabalen artean. Bigarren laurdenetik aurrera, Fundación 5+11k eroso jokatu zuen zelaian eta aldea areagotu zuen azkenean, 106-59ko emaitza eskuratzeko.

Easo Gipuzkoa Basket Mandoegik lehenengo postuan bukatzen du lehenengo itzulia Zarautz garaitu ondoren. Partiduaren hasieratik izan ziren jaun eta jabe donostiarrak, azkenik, 52-97.

Arrasaten jokatutako partiduan, Fundación Bilbao Basketek garaipena lortu zuen. Lehenengo laurdenean Mondragon Unibertsitatea eta Bilbao Basket antzeko maila erakutsi zuten (19-20). Hortik aurrera, denbora aurrera zihoala, bilbotarrek markagailuan aldea handitu eta garaipen erosoa lortu zuten.