Gure gizonezko haur selekzioak, datorren azaroaren 19 eta 20an Asturiasera egingo du bidaia eta bertan txapelketa bat jokatuko du Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa prestatzeko helburuarekin.

Puerta de Asturias txapelketan, gure eta Gaztela eta Leoneko haur gizonezko selekzioek eta Asturias eta Galiziako bai gizonezko zein emakumezko selekzioek parte hartuko dute.

 

GIZONEZKO HAURREN ORDUTEGIAK:


LARUNBATA, AZAROAK 19

20:00 ASTURIAS – EUSKADI

IGANDEA, AZAROAK 20

09:45 GAZTELA ETA LEON – EUSKADI

16:30 EUSKADI – GALIZIA

Gainerako selekzioek Leioako Irlandesas Polikiroldegian jarraitu dute lan saioekin.

Entrenamenduak bi saiotakoak izan dira, goizez 11:00tik 13:00tara eta arratsaldez berriz, 15:00tatik 17:00ak arte.

Entrenatzaileek eta laguntzaileek 18 jokalaritik 15era murriztu dute aurreselekzioaren zerrenda. 15 jokalari hauek 2 asteburu gehiago izango dituzte euskal aurreselekzioarekin lan egiteko, behin betiko selekzioa irten arte (Espainiako Selekzioen Txapelketara joango direnak).