EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA


 

A MULTZOA

Mazarredo Fisioterapia Unamunok garaipenak bakarrik lortu ditu momentuz denboraldia hasi zenetik. Aurreko asteburuan Escolapios garaitzea lortu zuen. Derbi bizkaitarrean Unamuno 25-18ko markagailuan jarri zen aurretik. Handik aurrera, Unamunok izan zuen partiduaren jabetza eta garaipena lortu zuen.

Manteo Kiroldegian, Bera Bera eta Maristas Logroñoren arteko neurketa jokatu zen. Lehen zatian donostiarrak izan ziren garaile. Baina errioxarren hirugarren laurdena baliagarria izan zen garaipena Logroñora eramateko, azkenean 50-61.

Gasteizen jokatutako norgehiagokan, Alquivent Tojuk irabazi zuen, oraingoan Liceo Monjardinen aurka. Markagailuan ez zen alde handirik egon partidu osoan zehar, baina Tojuren hirugarren laurdenari esker garaipena lortu zuten gasteiztarrek.

Zornotza eta Maristas Egüesen arteko partiduan 30-24 irabazten zihoazen nafarrak. Hala ere, partiduaren bukaera bizkaitarren aldekoa izan zen eta irabaztea lortu zuten 10 puntuko aldeagatik.

Unibasket Logroñoren etxean jokatutako norgehiagokan, 47-60 puntugatik irabazi zuen Zarautzek. Hasiera parekatuago batekin hasi ondoren, aldea areagotu zen gipuzkoarren alde.

 

B MULTZOA

IZ4 Hondarribiak, Mungia eta Askartza Claretek garaipena eskuratu zuten sailkapenaren goiko postuetan jarraituz.

Askartza Claretek garaipen nabarmena lortu zuen TCB Jacobeo Alberiteren aurka, partiduaren jaun eta jabe izanik. Azkenean, 98-27 bizkaitarren alde.

IZ4 Hondarribiak 6 puntugatik irabazi zuen Avia Zizur Ardoi. Etxeko taldeak partidua irabaztea lortu zuen norgehiagoka osoan aurretik joan ostean.

Faduran jokatutako norgehiagokan, Mungiak irabazi zuen 45-73. Getxok ez zuen aukera handirik izan garaipena lortzeko mungiarrek izan zutelako partiduaren jabetza momentu oro.

Axa Amurriok garaipena lortu zuen Txintxu Gozotegia ISBren aurka (60-58). Berdintasuna izan zen nagusi partidu osoan zehar, baina azkenean, garaipena etxean geratu zen 2 puntuko aldeagatik.

Navasketen etxean, Antigua Luberrik irabaztea lortu zuen 43-45eko markagailuarekin. Lehenengo laurdena nafarrena izan ostean, bigarrenean laurdenean donostiarrek markagailua irauli zuten. Hortik aurrera, Antigua Luberrik arrisku handitan ikusi zuen bere burua eta garaipen zaila eraman zuen poltsikora.

 

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA


Easo Basket Turdus. Winek 23 puntugatik lortu zuen garaipena. Hasieratik amaierara izan ziren norgehiagokaren jaun eta jabe. Azkenean, Easo Basket Turdus. Wine 70-47 Arri BKL.

Zornotzan, etxeko taldeak lortu zuen irabaztea Disdira Bitxitegiaren aurka. Zornotzak partiduaren jabetza izan ostean, merezimendu osoz irabazi zuen 95-74.

Ibaizabalek garaipena lortu zuen etxetik kanpo, oraingoan Ordiziaren aurka. Bizkaitarrek garaipena lortzeko luzapenaz baliatu ziren.

Askartza Claret sailkapenaren buru izaten jarraitzen du. Lehen momentutik izan ziren aurretik bizkaitarrak, azkenik, Askartza Claret 64-50 Legami Araberri.

Paduraren eta Berrio-Otxoaren arteko derbi bizkaitarrean 65-81 irabazi zuen talde bilbotarrak. Berrio-Otxoa hasi zen irabazten, ondoren, Padurak markagailuan hurbiltzea lortu zuen. Baina Berrio-Otxoaren aldeko amaierako 6-21eko partziala erabakigarria izan zen garaipena Bilbora eramateko.

Cabarri Galvanizados Unamunok etxetik kanpo garaipena eskuratu zuen Irungo Artaleku Kiroldegian. Amaieran, Erroibide Irun 42-50 Cabarri Galvanizados Unamuno.

Azkenik, Ulacia ZKEk Salleko irabazi zuen. Partidu osoan zehar aurretik izan ondoren, merezitako garaipena lortu zuen talde zarauztarrak.