Gizonezkoen Lehenengo Maila


Redline Mekanika Takek eta Atletico San Sebastianek garaipenak lortu ostean, sailkapeneko buruan jarraitzen dute.

Tolosarrek garaipen erosoa eta garbia eskuratu zuten (43-82) Leioako Kandelazubieta polikiroldegian.

Atletico San Sebastianek berriz etxean lortu zuen garaipena Bilboko La Salleren aurka. Donostiarrak izan ziren aurretik partidu osoan zehar baina bilbotarrak hurbil mantendu ziren azken laurdenera arte. Azken laurdeneko 21-11 partzialak donostiarren aldea areagotu zuen 14 puntugatik irabazteko.

Valle de Egüesek eta Ekogar Geotermia Urgatzik sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute 6 garaipenekin. Valle de Egüesek Nafarroako derbia irabazi zuen Megacalzado Ardoiren aurka. Partidu honetan Ardoi izan zen nagusi hiru laurdenetan zehar. Azkeneneko laurdenean berriz, Valle de Egüesen aldeko 8-19 partziala egin ostean garaipena poltsikora eraman zuen Egüesek.

Ekogar Geotermia Urgatzik etxean irabazi zuen Askatuaken aurka. Partidua berdintsua izan zen hasieratik amaierara baina garaipena etxean geratu zen, 73-69.

Goierri Almacenes Usabiagak etxean galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka. Partiduan aurretik izan zen Mondragon Unibertsitatea. Hala ere, hirugarren laurdeneko azken zatian Goierri aurretik jarri zen. Azkeneko laurdena, partiduak berriz ere buelta eman zuen eta garaipena Arrasatera joan zen 3 puntugatik (76-79).

Aritzbatalde kiroldegian, Ulacia ZKEk irabazi zuen Ebaki Solucions San Prudencioren aurka (82-74). Partidua hasieratik amaierara parekatua izan arren, etxeko taldea izan zen aurretik hasieratik amaierara arte.

Loiola Indautxuk San Ignacio Basabiren etxean irabazi zuen. San Ignaciok partidua irabazten hasi zuen, hala ere bilbotarrek, bigarren laurdenean lortutako partzial bati esker, markagailua irauli zuten. Hortik aurrera, bilbotarrak izan ziren aurretik eta garaipena Bilbora eraman zuten.

 

EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA


Ibaizabal oraindik ez da garaitua izan Urretan. Oraingo honetan Ibaeta Basket Easo Cafés Baqué irabazi zuen. Partidu honen ostean, sailkapeneko buruan jarraitzen du.

San Ignacio Premok Durangon galdu zuen Tabirako Baqueren aurka. Porrot horri esker, sailkapeneko liderra izateari utzi dio. Durangarrak izan ziren aurretik neurketa osoan zehar eta azkenik, 66-50 Tabirakoren alde.

La Salle Zurekin Busek garaipen estua lortu zuen etxean. Rioja ABN aurretik izan zen hirugarren laurdenaren bukaeran. Hala ere, La Sallek puntu bakar bategatik garaipena poltsikora eraman zuen (54-53).

Unibasket Logroñok etxean galdu zuen Universidad de Deusto Loiola Indautxuren aurka. Atsedenaldira arte etxeko taldea izan zen markagailuaren aurretik. Ondoren, bilbotarren aldeko 5-20 partzialak garaipena eskuratzera bideratu zien (46-59).

Arrasateko Iturripe polikiroldegian neurketa berdintsua bizi zen Mondragon Unibertsitatea eta Lointek Gernikaren artean. Markagailuaren jabetza aldatzen zihoan partidu osoan zehar, baina azkenean gipuzkoarrak garaile irten ziren 74-66 emaitzarekin.

Silken Hoteles Araskik garaipen erosoa lortu zuen Afiliados Gasteiz Arabaren aurka (74-43).

Iruñean jokatutako Navarro Villosladaren eta Leioaren arteko neurketan nafarrak irten ziren garaile. Lehenengo hiru laurdenetan etxeko taldeak ez zuen zailtasun handirik izan. Laugarren laurdenean berriz, Leioak aldea murriztu zuen baina ez zen nahikoa izan. Azkenean, 54-51 Navarro Villosladaren alde.