Abenduaren 5ean eta 6an, Lezon eta Tolosan ospatuko den Emakumezkoen Kadete eta Haur Mailako Selekzio Autonomikoen Txapelketan, Gaztela eta Leonek, Galiziak, Asturiasek eta gure emakumezkoen selekzioek parte hartuko dute. Asturiaseko Federazioak antolatzen duen Puerta de Asturias Txapelketan (Pola de Lena) parte hartuko du gure Gizonezkoen Kadete mailako Selekzioak abenduaren 5ean eta 6an. Bertan Asturias, Kantabria eta Galiziaren aurka neurtuko dira.

Euskal Saskibaloi Federazioak, Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketari begira txapelketa hauek antolatzearren, Kurkubi eta Take Tolosa klubak eta Lezoko eta Tolosako Udalei eskertu nahi ditu.

 

EMAKUMEZKO HAURRAK:

Kurkubi Klubak eta Lezoko Udalak antolatzen duten Selekzio Autonomikoen Txapelketan parte hartuko dute abenduaren 5ean eta 6an.

Lekua: Bekoerrota Kiroldegia

Ordutegia:

22/12/05

9:45 h. EUSKADI vs ASTURIAS

11:30 h. GAZTELA ETA LEÓN vs GALIZIA

15:45 h.  GALIZIA vs EUSKADI

17:30 h. ASTURIAS vs GAZTELA ETA LEON

 

2022/12/06

9:45 h. ASTURIAS vs GALIZIA

11:30 h. EUSKADI vs GAZTELA ETA LEON

 

Gure Emakumezko Haurren Selekzioa abenduaren 3tik 6ra kontzentratuko da Igerain Aterpetxean Espainiako Txapelketari begira entrenamendu saioekin jarraitzeko.

 

EMAKUMEZKO KADETEAK

Take Tolosak eta Tolosako Udalak antolatzen duten Selekzio Autonomikoen Txapelketa jokatuko du abenduaren 5ean eta 6an.

Lekua: Usabal Kiroldegia

Ordutegia:

22/12/05

9:45 h. EUSKADI vs ASTURIAS

11:30 h. GAZTELA ETA LEÓN vs GALIZIA

15:45 h.  GALIZIA vs EUSKADI

17:30 h. ASTURIAS vs GAZTELA ETA LEON

 

2022/12/06

9:45 h. ASTURIAS vs GALIZIA

11:30 h. EUSKADI vs GAZTELA ETA LEON

Txapelketa baino lehen, Emakumezkoen Kadete mailako Selekzioak saio bikoitzeko lana (goizez eta arratsaldez) izango du abenduaren 3an Leioako Irlandesas ikastetxean.

 

GIZONEZKO KADETEAK

Puerta de Asturias txapelketa jokatuko du abenduaren 5ean eta 6an.

Lekua: Pola de Lena Kiroldegia

Ordutegia:

22/12/05

10:00 h. GALIZIA vs KANTABRIA

12:00 h. ASTURIAS vs EUSKADI

17:00 h.  GALIZIA vs ASTURIAS

19:00 h. KANTABRIA vs EUSKADI

 

2022/12/06

11:00 h. ASTURIAS vs KANTABRIA

11:00 h. EUSKADI vs GALIZIA

Emakumezko Kadeteak bezala, gizonezkoak saio bikoitzeko lana izango dute abenduaren 3an Leioako Irlandesas ikastetxean.

 

GIZONEZKO HAURRAK

Azkenik, Gizonezko Haurren Selekzioak igandeak abenduaren 3an, saio bikoitzeko lana izango dute Gasteizko San Prudencio ikastetxean Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketa prestatzeko.