KADETE NESKAK


Eudkadi 55 – Asturias 51

Kadete nesken 1. partidua intentsitate oso altuko partidua izan zen. Abiadura oso azkarrean jokatu genuen eta kontraeraso azkarren bitartez lehenengo zatian aurretik markagailuan ipini ginen. Asturiaseko selekzioak bigarren zatian errebotean min egin egin zihun baina amaierako minutuetan hobeto irakurri genuen jokua eta garaipena etxean gelditu zen.

 

Galizia 70 – Euskadi 45

Bigarren partidua Galiziaren aurka jokatu genuen eta gure neskek lan izugarria egin zuten Galiziako selekzio potentearen aurka garaipena lortzeko asmoz. Joku oso dibertigarria, 3ko ireki askokin, kontraeraso eta defentsa oso agresiboekin jokatu genuen baina Galiziak planteatutako zonakako defentsa 2. zatian bere saria euki zuen tamalez eta eurentzako joan zen garaipena.

 

Euskadi 55 – Gaztela eta León 48

Hirugarren partiduan berriro garaipena lortu du Euskadiko selekzioak eta defentsa oso agresibo batekin, joku azkar eta dinamikoaren partiduaren eritmoa eraman dugu ia partidu osoan. 3. laurdeneko pare bat minutu kenduta jokua gure menpe eraman dugu.

Oso lan ona neskak egindakoa, zorionak!

 

HAUR NESKAK


Euskadi 60-Asturias 32

Lehenengo neurketan emakumezko haurren selekzioak erritmo falta izan zuen bai erasoan zein defentsan. Euskadiren aurkako faltek Asturiarrei partiduan jarraitzeko aukera eman zieten jaurtiketa libreak sartuz. Atsedenaldian 11 aurretik ziren gure haurrak. Hortik aurrera, intentsitateak gora egin zuen eta ondorioz, Euskadik kontraeroso ugari saskiratu zituen amaieran 28 puntugatik irabazteko.

 

Galizia 51-72 Euskadi

Txapelketako bigarren neurketa eta era berean bigarren garaipen honetan, Galizia garaitzeko esfortzu handi egin zuten. Atsedenaldian 11 puntu aurretik joan arren, lan onari esker eta erasoan fin ibili ondoren, 25 puntu sartu zituzten gure haurrek hirugarren laurdenean. Laugarren laurdena ere irabazi zuten partiduari amaiera ezinhobea emanez.

Euskadi 56-53 Gaztela-Leon

Txapelketarekin bukatzeko gure jokaliariek lan aparta burutu zuten. Bi selekzioek partidu ona jokatu zuten baina Euskadik lortu zuten garaipena defentsa fin egoteagatik eta besoak ez jaisteagatik. Markagailuan Gaztela-Leon zihoan aurretik 37-45, hala ere, Euskadik markagailua irauli eta garaipenarekin batera, txapelketako lehen postua lortu zuen. Oso sentsazio onak utzi ditu selekzioak txapelketa honetan, eta horrek indar gehiago ematen du txapelketari begira lanean jarraitzeko.

 

KADETE MUTILAK


Asturias 70-81 Eudkadi

Gure mutilak ez ziren ondo sartu partiduan, defentsara balantzeak egiterako orduan akats asko eginez. Aldageletara joan baino lehenago egindko partzial handi bati esker, markagailuan aurretik jarri ginen. Hirugarren laurdenean, bi taldeon saskiratzeak eman ziren eta markagailuan islatzen zen aldea mantendu zen. Azken laurdenean, erasoan fin ibili ostean, aldea areagotu eta neurketa sentsazio positiboekin amaitu genuen.

 

Kantabria 50-93 Euskadi

Defentsan arazoekin hasi genuen berriz ere txapelketako bigarren neurketa. Hutsarte baten ostean, akatsak zuzendu eta atsedenaldira orduko 17 puntu aurretik ipini ginen. Bigarren zatian, gure jokalariak partiduan guztiz sarturik zeuden eta horrekin batera geneukan abantaila fisikoarekin, markagailuan aldea areagotu genuen. Neurketa bukatzerakoan, sentsazio onekin geratu ginen bai defentsan zein erasoan baina oraindik defentsan batez ere asko hobetu behar dugula kontuan harturik.

 

Euskadi 61-71 Galizia 

Norgehiagoka defentsa arazoekin hasi genuen. Lehenengo laurdena bukatzerakoan bi puntu aurretik ginen (17-15). Bigarren laurdenean itxura berdina eman genuen eta erasoan akatsak gauzatu genituen, hala ere emaitza ia ez zen mugitu (27-26). Aldageletatik intentsitate faltarekin irten ginen eta erasoan egindako akatsei esker galiziarrek aldea areagotu zuten. Galiziak alde handia ateratzen gintuen, horregatik bukaerarate Galizia harrapatu nahian ibili ginen. Azkenean 61-71.