Emakumezkoen Kadete Euskal Liga


Lointek Gernikak sailkapeneko lider bezala jarraitzen du garaipen berri bat eskuratu ostean. Talde gernikarrak Consulting Alaves Araski zailtasun handirik gabe irabazi zuen, 92-32.

Óptica Troconiz Arabak garaipen argia lortu zuen Bilboko La Salleren aurka. Talde arabarra izan zen hasieratik amaierara partiduaren jaun eta jabe. Azkenean, 75-35 arabarren alde.

Bera Bera eta Easo goiko postuetan, hirugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen dute. Bera Berak etxetik kanpo irabaztea lortu zuen, Bilboko Loiola Indautxuren aurka hain zuzen. Lehenengo laurdena talde donostiarrak 15-26 partizala egin zuen eta handik aurrera partidua bukatu arte aurretik izan zen markagailuan.

Easok Moviltek ISBren etxean irabazi zuen eta hirugarren postua lortzeko lehia bizian jarraitzen du. Partidu osoan zehar Easo markagailuan aurretik izan arren, azkoitiarrek hirugarren laurdenean egindako lanaren ondorioz, markagailua berdintsu zegoen azken laurden laurdenari begira. Azkenean Easo irabazle, 48-55.

 

Gizonezkoen Kadete Euskal Liga


Fundación Bilbao Basketek eta 5+11k garaipen berriak lortu zituzten aurreko asteburuan. Bilbotarrek La Casilla kiroldegian 115-44 irabazi zuten ATE Asesores Araberri. Gasteiztarrek ordea, 140-36 irabazi zuten Loiola Indautxu 07 Judimendin.

Easo Gipuzkoa Basket Panko Performance hirugarren postuan mantentzen da Ointxe irabazi ostean 53-97.

Mikel Trueba kiroldegian Santurtzi eta Ibaizabalen arteko derbi bizkaitarra aurrera eraman zen. Lehenengo zatia berdintsua izan zen. Hirugarren laurdenean talde santurtziarrak martxa bat gehiago jarri eta azken laurdenean aldea areagotu ostean, 21 puntugatik irabazi zuen (68-47).

 

Emakumezkoen Junior Euskal Liga


Lointek  Gernikak eta Electro Alavesa Araskik lehia bizian jarraitzen dute. Bizkaitarrek Zastava Zarautz irabazi zuten eta arabarrek ostera, Loiola Indautxu gainditu zuten.

Lointek Gernikak Zastava Zarautz garaitu zuen laurden guztiak irabazi ostean. Partidua aurrera zihoalarik, gernikarrek aldea areagotu zuten. Azkenean, 31-56.

Araskik garaipena lortu zuen  bilboko Loiola Indautxuren aurka. Arabarrak oso fin ibili ziren erasoan eta saskiratze ugari lortu zituzten. Azken laurdena hasi orduko, 16 puntugatik irabazten zihoazen arabarrak, horren ostean, Loiolak aldea murriztu zuen eta amaierako emaitza 65-72 izan zen.

Fundibibide ISBk eta FSGroup Arabak lortutako garaipenei esker, A1eko postuetan kokatzen dira. Iraurgik Amara Easo Basket Ibaeta irabazi zuen 35-59 emaitzarekin. Norgehiagoka osoan zehar, azpeitiarrak izan ziren aurretik eta merezitako garaipena eskuratu zuten.

FSGroupe Arabak etxean irabazi zuten Tabirako Baqué (63-34).

 

Gizonezkoen Junior Euskal Liga


Fundacion 5+11 Ak eta Easo Gipuzkoa Basket Mandegik garaipenak lortu zituzten eta lehenengo postuaren borrokan jarraitzeko. Aipatzekoa da ere Santurtzik Fundacion Bilbao Basketen aurka lortutako garaipena.

Easok Mondragon Unibertsitearen aurka lortu zuen garaipena 77-100 markagailuarekin.

Fundacion 5+11k alde handiko garaipena lortu zuen  Zast Zarautzen aurka (149-47).

Santurtzik La Casillan irabaztea lortu zuen 69-102. Fundacion Bilbao Basket hirugarren postuan kokatzen da eta Santurtzi berriz laugarrenean, biak A1eko postuetan.

Galdakaoko Urreta polikiroldegian Ibaizabalek eta Take Burruntzik ikusi zuten elkar. Tolosarrek bigarren laurdenean 11 puntuko aldea atera ostean, garaile irten ziren 58-75.