Astebururo gure selekzioak lan eta lan dabiltza hautatzaileen eskutik Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzen. Txapelketa datak jakin bagenekizkien, hala ere orain txapelketara iristeko bidea badakigu. Egoera hoberenean txapelketara heltzeko, abenduan lan saioekin jarraituko dute.

 

HAUR MUTILAK:

– Abenduak 18

– Abenduak 23

– Abenduaren 27tik 30era (kontzentrazioa)

 

HAUR NESKAK:

– Abenduak 18

– Abenduaren 27tik 30era (kontzentrazioa)

 

KADETE MUTILAK:

– Abenduak 18

– Abenduak 23

– Abenduaren 27tik 30era (kontzentrazioa)

 

KADETE NESKAK:

– Abenduak 18

– Abenduaren 27tik 30era (Kontzentrazioa)

 

Huelvako probintzian aurrera eramango da Haur eta Kadete mailetako Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa. Urtarrilaren 3tik 7ra gure selekzioek eta beste 18 selekzioekin batera, astebururo prestatu duten txapelketa jokatuko dute.

Txapelketa honetan lehiaketa sistema berri bat ezarri da. Selekzio guztiak maila berean egongo dira eta selekzio denek Espainiako Txapelketako txapelduna izateko aukera izango dute.

5 multzo (A, B, C, D eta E) eta multzo bakoitzean lau talde egongo dira (azkenengoan izan ezik, hiru talde egongo direla bakarrik). Lehenengo hiru multzoetatik, lehenengo bi sailkatuek aurrera egingo dute eta D eta E multzoetan berriz, lehenengo sailkatuak bakarrik.

 

Gure selekzioen multzoak:


HAUR MUTILAK: E MULTZOA (Balear Uharteak, Murtzia y Euskadi)

HAUR NESKAK: D MULTZOA (Aragoi, Ceuta, Nafarroa eta Euskadi)

KADETE MUTILAK: D MULTZOA (Aragoi, Ceuta, Melilla eta Euskadi)

KADETE NESKAK: B MULTZOA (Extremadura, Murtzia, Valentzia eta Euskadi)

Calendario_CESA_CADETE_2023

Calendario_CESA_INFANTIL_2023