Gure selekzioek ez dute etenik, jo ta ke dabiltza lanean Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzen. Abenduaren 27tik 30era kadete eta haur mailako mutil eta nesken selekzioak kontzentratuko dira urtarrilaren 3tik 7ra Huelvan jokatuko den Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzeko.

Nesken selekzioek azken txapelketa bana jokatuko dute abenduaren 28an eta 29an Nafarroa eta Madrilen aurka Beasaineko Antzizar polikiroldegian.

Abenduaren 28an:
10:15 Euskadi vs Nafarroa (Haur neskak)
12:15 Euskadi vs Nafarroa (Kadete neskak)
16:15 Madril vs Nafarroa (Haur neskak)
18:15 Madril vs Nafarroa (Kadete neskak)

 

Abenduaren 29an:
10:15 Euskadi vs Madril (Kadete neskak)
12:15 Euskadi vs Madril (Haur neskak)

 

Haur mutilek 28an eta 29an lagunarteko bana jokatuko dute; era berean, kadete mutilek 28an azkeneko lagunartekoa jokatuko dute Nafarroaren aurka.